NA-170

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
NA-170

Leiza eoliennes 03.JPG


NA-170 erkidego-errepidea (eskuinean), Eratsun udalerrira doan NA-4031 herri-errepidea (ezkerretara) hartzen den saihesbidean bertan.
Mota 2. mailako autonomikoa
Luzera 32,3
Sarea Nafarroako herri errepidea
Bideak N-121-A hasiera
NA-1210 hasiera
NA-4040 (Oitzera doa)
NA-4029 (Saldiasera doa)
NA-4031 (Eratsunera doa)
NA-4150 (Goizuetara doa)
NA-1700 (Uitzi eta Lekunberrira doa)
NA-1320 (Gipuzkoako mugara doa, han Berastegira doan GI-2130 eskualde-errepidearekin elkartzen delarik)
NA-4014 (Aresora doa)
A-15 amaiera



NA-170 erkidego-errepidea Donezteben hasi (N-121-A autobidetik irten edota NA-1210 eskualde-errepidean Donezteberako saihesbidea den zubian kokatuz gero) eta Areson amaitzen da, azken udalerri honetako lursailetan Gipuzkoako mugara doan NA-1320 eskualde-errepidea eta A-15 autobiarekin (Irurtzun eta Andoain lotzen dituen Leitzarango Autobidea) elkartzen delarik. NA-170 errepideak denera 32,3 kilometro inguruko luzera du eta gutxi gorabehera 36 minutuko denbora behar da batez besteko abiadura batean dena zeharkatzen.

NA-170 errepideak Doneztebe, Elgorriaga, Ituren, Zubieta, Beintza-Labaien (Lotzabian), Saldias udalerriko lursailak (herrigunera joateko NA-4029 herri-errepiderako saihesbidea hartu), Eratsun udalerriko lursailak (herrigunera joateko NA-4031 herri-errepiderako saihesbidea hartu), Ezkurra, Ezkurra mendatea, Leitza eta Areso (herrigunera joateko NA-4014 herri-errepiderako saihesbidea hartu) udalerriak zeharkatzen ditu.

Nafarroako herri errepideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]