Fabien Hastoy
Fabien Hastoy | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lexantzü, 1869ko otsailaren 20a |
Herrialdea | Zuberoa, Euskal Herria |
Heriotza | Atharratze, 1950eko urtarrilaren 7a (80 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta irakaslea |
Jean Fabien Hastoy[1][2] (1869ko otsailaren 20a[3] - Atharratze 1950eko urtarrilaren 7a) idazle eta irakasle zuberotarra zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urte batzuk geroago hutsik geratu zen Iragoren etxean jaio zen, Lexantzün.
Aita Lexantzüko errienta[4] izan zen eta berak ere lanbidez irakaskuntzaz aukeratu zuen; Lehen mailako eskola publikoetan aritu zen: lehenengo Lapurdin (Senpere, Sara, Azkaine eta Ezpeletan) eta gero denbora luzeagoaz,Basabürüara itzulita, Alozen.
Fabien Hastoyren alaba bat "André Hastoy" (emaztearen deitura hartuta) izenez ezaguna den margolari eta olerkariarekin bizi zen Basabürüan; benetako izenez "André Capoulade", 2009ko azaroaren 28an hil zen 89 urterekin. Zuberoatik kanpo jaioa bazen ere, herrialde honetako erreferentzia kultural garrantzitsu bat izan da[5].
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Laburbilduz esan daiteke han-hemen asko idatzi zuen gizona izan zela baina bere idazki gehienak oraindik ez daudela behar bezala bildu eta aztertuta.
Artikulu anitz idatzi zituen zenbait agerkaritan; 1936ren inguruan batez ere Betzülako aize ephailia ezizenez sinatzen zituen artikuluak.[6] Agerkariak:
- Eskualduna astekaria.
- Gure Herria aldizkaria; 1935-1937 artean.
Istorio eta antzerki lan txikiak ere prestatu zituen, Madalena Jauregiberrirekin elkarlanean eskoletan emateko.
Helburu berarekin La Fontaineren hamabost alegia euskararako maisuki egokitu zituen eta horiek izan dira famarik gehien eman ziotenak. Jean-Louis Davantek erreferentziazko liburuetan[7] Igelak idia bardintü nahi eta Txitxatera eta ünhürria aukeratu zituen; azken hau 1936an atera zen Gure Herria aldizkarian eta Davantek bi bertsiotan eskaintzen du, zubereraz eta batura egokitutakoa.
Etxahun Barkoxeren kantu batzuk ere bildu zituen eta Aita Donostia arduratu zen harmonizazioaz.
Iturriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jean-Louis Davant: Zuberoako literaturaz. Antologia laburra, Euskaltzaindia, Bilbo, 2008; 97.or.
- Jean-Louis Davant: Zuberoako idazle zenduak, Elkarlanean, Donostia, 2001; 97-103.or.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Ikus Madalena Jaureguiberry "Bidegileak" bilduman, 15.or.
- ↑ Baliteke Hastoi izatea deituraren forma normalizatua baina kontsultatutako dokumentu ia guztietan Hastoy baino ez da erabiltzen, euskaraz ere; salbuespen bakarra Zuberoako bedatse loraduna artikulua da, Joxemiel Bidadorrek idatzia eta kontuan hartzeko modukoa.
- ↑ Hala errepikatzen da Zuberoako idazle zenduak liburuan eguna eta guzti baina Zuberoako literaturaz. Antologia laburra berriagoan 1879 agertzen da, egunik gabe; biak Jean-Louis Davantenak.
- ↑ Hitz hori Zuberoan "irakasle" hitzaren sinonimoa da.
- ↑ Iksuy artikulua blog honetan.
- ↑ Hau izan zen bere artikulu askotan erabiltzen zuen sinadura; Betzüla mendi bat da, Larrainetik gora dagoena, Bortüetan.
- ↑ Ikus "Iturriak" atala.