Fahd Saudi Arabiakoa
Fahd bin Abdelaziz al-Saud (arabieraz: فهد بن عبد العزيز السعود Fahd ibn ‘Abd al-‘Azīz Āl Sa‘ūd; Riad, 1921 - ibidem, 2005eko abuztuaren 1a) Saudi Arabiako errege eta Lehen ministro, eta Saud etxearen buru.
1995ean bihotzekoa izan zuen, eta lan ofiziala alde batera utzi zuen; bere anaiak, Abdullah bin Abdelazizek, ordezkatu zuen.
Ibn Sauden 36 seme-alabetako bat zen, eta semeen artean, gobernatu dutenen bosten artean laugarrena (Saud, Faisal, Khalid, Fahd, Abdullah eta Salman). Fahdek tronua oinordetu zuen Khalid hil ondoren, 1982ko ekainaren 13an.
2005eko maiatzaren 27an, gobernuak aditzera eman zuen Fahd erregea ospitalizatua izan zela. Beste iturri batzuen arabera, erregea oso larri zegoen. Are gehiago, The Washington Timesek jakinarazi zuen erregea hil zela. Baina, erregea ospitalean igaro zituen hilabeteak, eta abuztuaren 1ean 84 urterekin zendu zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fahd Saudi Arabiakoa |