Abdullah Saudi Arabiakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Abdullah Saudi Arabiakoa
King Abdullah bin Abdul al-Saud Jan2007.jpg
Monarka


Saudi Arabiako errege

2005eko abuztuak 1 - 2015eko urtarrilak 23
Fahd Saudi Arabiakoa - Salman Saudi Arabiakoa
Bizitza
Jaiotza Riad1924ko abuztuaren 1a
Herrialdea  Saudi Arabia
Heriotza Riad2015eko urtarrilaren 23a (90 urte)
Hobiratze lekua Al Oud cemetery
Heriotza modua berezko heriotza (pneumonia)
Familia
Aita Abd al-Aziz ibn Saud
Ama Fahda bint Asi Al Shuraim
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua House of Saud
Lanbidea
Lanbidea politikaria
Jasotako sariak
Sinesmenak
Erlijioa islama

Abdullah bin Abdulaziz Al Saud (arabieraz: عبد الله بن عبد العزيز آل سعود‎, ‘Abd Allāh ibn ‘Abd al-‘Azīz Āl Sa‘ūd, ʢæbˈdɑɫ.ɫɐ ben ˈʢæbdæl ʢæˈziːz ʔæːl sæˈʢuːd ahoskatua; Riad, 1924ko abuztuaren 1a - ibidem, 2015eko urtarrilaren 23a) Saudi Arabiako erregea izan zen. Bere erdi-anaia Fahd hil ondoren, hartu zuen tronua. 1995etik errege de facto izan zen, bere anaia Fahd hemiplegia baten ondorioz ezgaitutzat jo zutenean. Ofizialki koroatua izan zen 2005eko abuztuaren 3an, nahiz eta titulua segituan lortu zuen bere anaia hil ostean.

Abdullah Saudi Arabiakoak Lehen ministro eta saudiarabiar guardia nazionalaren komandante tituluak ere ditu. Abd al-Aziz ibn Sauden 37 semeetako bat da, Saudi Arabia modernoaren sortzailea.

Etxean, oposizioaren aurkako jazarpen gogorragatik egin zen ezagun errege zena. Izan ere, "terrorismoaren aurkako borroka" aitzakia hartuta erreformista ugari espetxeratu zituen.[1]

Hurrengo printze oinordea Sultan bin Abdelaziz (1928-2011), Abdullahren erdi-anaia zen, eta Saudi-Sudairi familiakoa. Hiltzean, erregeak Nayef bin Abdelaziz izendatu zuen oinorde gisa, baina zortzi hilabete ondoren (2011) hil egin zen. Abdullahren lekua Salman bin Abdulaziz printzeak hartuko du.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Abdullah Saudi Arabiakoa Aldatu lotura Wikidatan