Julius Plücker
Itxura
Julius Plücker (Elberfeld, 1801eko ekainaren 16a edo uztailaren 16a - Bonn, 1868ko maiatzaren 22a) alemaniar matematikaria eta fisikaria izan zen.
Berlin, Halle eta Bonngo unibertsitateetan fisika eta matematikako irakaslea izan zen. Geometriako oinarrizko ikerketak egin zituen, eta geometria analitikoan berrikuntza handiak egin zituen; koordenatu kontzeptua eta koordenatuen erabilera zabaldu zuen. Aljebra-kurben ikerketa eta sailkapena landu zuen. Fisikan, izpi katodikoen tasun batzuk aurkitu zituen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/28 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.