Ferdinand Marie Lesseps
Itxura
Ferdinand Marie Lesseps (Versailles, Frantzia, 1805eko azaroaren 19a - La Chênaie, Indre, Frantzia, 1894ko abenduaren 7a) diplomatikoa izan zen Frantziako estatuaren zerbitzura. Malagan eta Bartzelonan kontsul izan zen. Suezko kanala eraikitzeko proiektua egin zuen (1832), eta eraiki zuen konpainia ere sortu zuen. Panamako kanala eraikitzeko ardura zuen konpainiaren lehendakaria izan zen, baina proiektu hura alde batera utzi behar izan zuen arazo politikoak eta ekonomikoak zirela eta. Frantses Akademiako eta Frantziako Zientzien Akademiako kide izan zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ferdinand Marie Lesseps |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.