Anatole France

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Anatole France
Anatole France 1921.png
Bizitza
Izen osoa Jacques François-Anatole Thibault
Jaiotza Paris1844ko apirilaren 16a
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Saint-Cyr-sur-Loire1924ko urriaren 12a (80 urte)
Hezkuntza
Heziketa Collège Stanislas de Paris
Hizkuntzak frantsesa
Lanbidea
Lanbidea idazlea, poeta, eleberrigilea, liburuzaina, literatura kritikaria eta zientzia-fikzio idazlea
Enplegatzailea(k) Le Figaro
L'Humanité
Jasotako sariak
Nominazioak
Kidetza Frantses Akademia
Human Rights League
IMDb nm0289787
Signature Anatole France.gif

Anatole France (anatɔl fʁɑ̃s ahoskatua; François-Anatole Thibault, frɑ̃swa anatɔl tibo, jaioa; Paris, Frantzia, 1844ko apirilaren 16a - Saint-Cyr-sur-Loire, Frantzia, 1924ko urriaren 12a), idazle frantziarra izan zen.

1881ean egin zen ezaguna Le crime de Sylvestre Bonnard eleberriari esker, 1896an Frantziako Akademiako kide izendatu zuten, eta 1921ean Literaturako Nobel saria irabazi zuen. Haren eleberri, kontakizun eta poemek adimen argia, sentikortasun fina eta kultura oparoa erakusten dute. Idaztiak historian (Les dieux ont soif, 1912), elezaharretan (Thaïs, 1890) eta bere garaiko bizitzan (L´Orme de mall, 1897) oinarrituta daude, eta kultura frantsesaren bilduma gisako bat dira. Aurrerakoia zen (Vers les temps meilleurs, 1908); askatasunaren eta justiziaren aldeko (Crainquebille, 1901) izan zen. Lan batzuetan ausart agertu zen (La révolte des anges, 1914); besteetan, berriz, umore mingotsa erakutsi zuen (L´île des pingouins, 1908), eta areago xamurra, haurtzaroko bizitza gogoratzean (Le livre de mon ami, 1885).

Frantzia kolonialaren aurkako[aldatu | aldatu iturburu kodea]

« Oi! Badakigu Kongoko Estatu Libreko beltzak, belgikarren erregearen esklaboak, krudeltasunez torturatzen dituztela. Ondo dakigu Afrikan, Asian eta kolonia guztietan, edozein herritan, kexa eta oinaze-oihu berberak daudela, zeru entzungorrerantz. Duela lau mendetik, herrialde kristauak elkarren arteko lehian ari dira, arraza gorria, horia eta beltza sarraskitzeko. Horri zibilizazio modernoa esaten zaio.

Zuriak ez dira beltzekin eta horiekin komunikatzen, menderatzeko eta sarraskitzeko ez bada. "Barbaro" esaten diegun herrialdeek gure krimenengatik soilik dute gure berri (...).

Guk, gure aldetik, kolonia frantsesetako administrazioak egindako krimenak eta ordainarazitako zergak salatuko ditugu, amore eman gabe (...).

Ezinbestean eta amore eman gabe, geure inperio kolonialeko horien eta beltzen giza eskubideak errespetatzeko eskatuko dugu. Gizadiaren izenean, justizia eskatuko dugu, hura ezin baita besterik gabe iraindu; eta aberriaren izenean, halaren interesei ez baitzaie zerbitzatzen halako basakeria kolonialaren bidez.

 »

—Anatole France, Frantzia kolonialaren aurkako mitinean emandako hitzaldia, 1906ko urtarrilak 30.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anatole France Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]