Fermin Ezkurra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Fermin Ezkurra
presidente

1971 - 1994
Emilio García Ganuza Itzuli - Javier Garro Itzuli
Bizitza
Jaiotza Ezkabarte1922ko irailaren  12a
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza Iruñea2018ko martxoaren  6a (95 urte)
Jarduerak

Fermin Ezkurra Etsain (Orikain, Nafarroa Garaia, 1922ko irailaren 12a - Iruñea, 2018ko martxoaren 6a) Osasunako presidentea izan zen 23 urtez, 1971tik 1994ra.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fermin Ezkurra Ezkabarteko Orikain herrian jaio zen 1922ko irailaren 12an, eta han pasatu zuen haurtzaroa. 13 urte zituenean, familia Iruñera aldatu zen. Orikaingo eskolan, Iruñeko San Frantzisko ikastetxean eta Arte eta Lanbideetako Eskolan egin zituen ikasketak. Gazterik hasi zen lanean Iruñeko Udal Aurrezki Kutxan, mandatari gisa. Gero eta erantzukizun handiagoko karguak bete zituen, eta zuzendari izatera iritsi zen.[1]

1971n izendatu zuten Osasunako presidente. Iruñeko Kutxako arduradun, kutxak berak jarri zuen postuan kluba erreskatatu ondotik, zorra kobratzeko berme hoberena zelakoan.[2] Klubaren ekonomia onbideratzeaz gain, kirol emaitza onak erdietsi zituenez gero, 23 urtez jarraian iraun zuen karguan. Urte horietan, hamalau denboraldi egin zituen taldeak Lehen Mailan, eta Taxoareko instalazioak eraiki ziren.[3]

Gestio ekonomiko zuhurra eta arduratsua eta harrobi lana izan ziren haren agintaldiko ezaugarri nagusiak. Horri esker lortu zuen 1992an Osasunak kirol klub izaten segitzea, sozietate anonimo bihurtzea sahiestuz. Zorrik ez zuten Lehen Mailako lau taldek bakarrik lortu zuten hori: Athletic Bartzelona, Real Madril eta Osasunak. Hala ere, 1994an dimisioa eman behar izan zuen, taldea Bigarren Mailara jaitsi ondoan.[4] Osasunako ohorezko presidente izendatu zuten 1998an,[1] eta Espainiako Ministroen Kontseiluak Kirol Merituaren Urrezko domina eman zion 1994an.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]