Fernando Redón

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fernando Redon Huici» orritik birbideratua)
Fernando Redón

Bizitza
JaiotzaIruñea1929ko abuztuaren 31
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaIruñea2016ko azaroaren 15a (87 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa eta argazkilaria
Enplegatzailea(k)Nafarroako Unibertsitatea
Iruñeko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskola

Fernando Redón Huitzi (Iruñea, 1929ko abuztuaren 31 - ib., 2016ko azaroaren 15a) iruindar arkitekto bat izan zen[1]. Bere ibilbide profesionaleko zatirik handiena Nafarroan burutu zuen.

1990era arte Nafarroako Unibertsitatearen irakaslea izan zen. Argazkilaritza ere landu zuen. 2004ean Kulturaren Vianako Printzea Saria irabazi zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bartzelona eta Madrilgo Arkitektura Goi Eskoletan ikasi zuen, horietan 1957an titulua eta 1969an doktoretza bereganatu zituen.

Arkitektura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafar hiriburuan eraikin askoren arkitektura proiektuen egilea izan zen, gehienetan Javier Guibert iruindar arkitektuarekin elkarlanean, tartean Iruñeko Beloso auzoko Huarte etxea (1959), Bigarren Zabalgunean dagoen Huntzen eraikina (1961), Donibane auzoan dagoen Errozko dorrea (1964), Iruñeko Hirugarren Zabalguneko lehenbiziko eraikinak izan ziren Iturrama auzoko Huarte dorreak (1963), edota Ultzamako Golf Kluba.

1965ean Zangotzako Nafarroako Paper Fabrikaren etxebizitzak eraiki zituen, 1967an Iruñeko Joan XXIII erresidentzia eta 1968an Elkano kontzejuko erreabilitazio zentroa. Ondorengo urteetan honakoak eraiki zituen: 1969an Iruñeko Txantrea auzoko Done Jakue eliza eta bigarren Huarte etxea (La Manga del Mar Menor), 1972an Olatzagutiako Portland lantegiko Kontrol Zentroa, eta barne arkitekto bezala, 1973an Manuel Sagastumerekin batera Iruñeko hainbat negozio lokalen barnealdeak diseinatu zituen, 1979. urterarte Sagastumerekin elkarlanean aritu zelarik.

1992an Sevillako Erakustazoka Unibertsalerako Nafarroako pabilioia eraiki eta Iruñeko Alde Zaharraren berrurbanizazio lanak zuzendu zituen. Aiegiko Pago de Larrainzar upategia (2002) ere berak egina da.

Argazkilaritza, margolaritza eta diseinu grafikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argazkilaritzan (1979an Japonian Nazioarteko Nikon Lehiaketako bigarren saria irabazi zuen), margolaritza eta diseinu grafikoan ere jardun zuen. 1980ko hamarkadan diseinatzaile eta natura eta arte argitalpenen diseinatzaile eta argitaratzaile jarduera oso aktibo bati ekin zion, katalogoen egilea eta Nafarroako arte ondarearen hainbat erakusketen komisarioa izan zen.

Bestelakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erankunde eta irakaskuntzako hainbat kargutan egon zen. 1979an Nafarroako Gobernuko Kultura Saileko aholkularia izan zen eta gerora Vianako Printzea Erakundearen zuzendaria izan zen, hartatik Erriberako Jaialdien martxa jartzea bultzarazi zuen. 1983an Espainiako Kultura Ministerioko aholkularia izan zen eta urte hartan bertan Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura Eskolako Proiektuen irakasle bilakatu zen, 1990 arte kargu horretan egon zelarik. 1995tik 2006rarte Nafarroako Unibertsitate Publikoko Kontseilu Sozialeko lehendakaria izan zen.

2004ean Kulturaren Vianako Printzea Saria irabazi zuen.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]