Fernando Sasiain
Fernando Sasiain | |||||
---|---|---|---|---|---|
(1935) | |||||
1936 - 1936
1931 - 1934 | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Donostia, 1894ko ekainaren 18a | ||||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||||
Heriotza | Palentzia, 1957ko azaroaren 15a (63 urte) | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Valladolideko Unibertsitatea : zuzenbide | ||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria eta abokatua | ||||
Lantokia(k) | Donostia | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Republican–Socialist Conjunction (en) |
Fernando Sasiain Brau (Donostia, Gipuzkoa, 1894ko ekainaren 18a - Palentzia, Espainia, 1957ko azaroaren 15a), politikaria izan zen, Donostiako alkatea Bigarren Errepublikan.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Donostiako Hernani kalean jaio zen gaur egun nahiko ahaztuta dagoen politikari garrantzitsu hau. Gurasoak tolosarrak ziren (Fernando Sasiain Munita eta Petra Brau). Valladoliden Zuzenbidea ikasi zuen eta Primo de Riveraren garaietan, aitaren ideologia jarraituz, Unión Republicana alderdiaren kidea izan zen. 1920tik 1923ra Donostiako zinegotzia izan zen eta azken urte horretan, gainera, alkateordea. Diktaduran udalak aukeratzeko sistema aldatu zuten eta, ondorioz, 1923ko irailaren 12an boteretik kendu zuten. Bere etxean bertan Donostiako Ituna izenekoaren bilera egin zen 1930eko abuztuaren 17an.
Miguel Primo de Riveraren diktadura amaitu ondoren, 1930ko apirilaren 12an egin ziren hauteskundeetara aurkeztu zen; Donostian errepublikar-sozialistek irabazi zuten, eta Sasiain izan zen boto gehien jaso zituen zinegotzia. Ondorioz, Sasiain alkate izendatu zuten. Kargu hori 1936ko abuztuan utzi behar izan zuen. Sasiainen agintaldian San Telmo museoa inauguratu zuen, 1932ko irailaren 4an. Gaur egun museo horren eraikin berriak Sasiainen izena dauka haren oroimenez. Autonomia Estatua idaztera lagundu zuen eta aurkezteko hautatua zen. Gerra Zibilean politikagintzan jarraitu zuen. Donostiatik alde eginda, Frantziara eta Kataluniara ihes egin behar zuen, Santandertik pasatuta. Gestapok harrapatuta, Baionako espetxean bi hilabete eman zituen.
Bigarren Mundu Gerra Donibane Lohizunen eta Ziburun eman ondoren, aitarekin eta anaiarekin batera, 1950ean Donostiara itzuli zen. Ordurako bere ondasun guztiak frankisten eskuetan zeuden, eta txiro bizi izan behar zuen. Arazo psikologiko handiak izan zituen, depresio handiak alegia. 1957an Palentziako psikiatrikoan hil zen, malenkonia larriak jota.
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Auñamendi Entziklopedia
- Irutxuloko Hitza, Fernando Sasiaini buruzko artikulua Maitane Aldanondorena