Finlandiako Gerra Zibila

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Finlandiako Gerra Zibila
Lehen Mundu Gerra
Tampere destroyed in Civil War.jpg
Bonbardaketek suntsitu zuten Tampere hiria.
Data 1918ko urtarrilaren 27tik maiatzaren 15era
Lekua Finlandia
Emaitza Zurien garaipena.
+ Sobietarren armada kanporatu zen.
+ Alemaniarrek herrialdearen boterea eskuratu zuten 1918ko azaroaren 11 arte.
Gudulariak
Red flag.svg Finlandia Gorria
Flag of the Russian Soviet Federative Socialist Republic (1918–1937).svg Errusiako SESF

Flag of Finland 1918 (state).svg Finlandia Zuria

Flag of the German Empire.svg Alemaniar Inperioa
Buruzagiak
Red flag.svg Ali Aaltonen
Red flag.svg Eero Haapalainen
Red flag.svg Eino Rahja
Red flag.svg Adolf Taimi
Red flag.svg Evert Eloranta
Red flag.svg Kullervo Manner
Flag of Finland 1918 (state).svg Gustaf Mannerheim
Flag of Finland 1918 (state).svg Ernst Linder
Flag of Finland 1918 (state).svg Ernst Löfström
Flag of Finland 1918 (state).svg Martin Wetzer
Flag of Finland 1918 (state).svg Karl Wilkama
Flag of the German Empire.svg Rüdiger von der Goltz
Indarra
80.000-90.000 finlandiar
7.000-10.000 errusiar
80.000-90.000 finlandiar
13.000 alemaniar
1.000 suediar boluntario
1.737 poloniar
Galerak
5.300-6.500 hildako
8.500-11.800 exekutatu
2.000 desagertu
11.000-13.500 hildako atxilotu-esparruetan
3.450-4.000 hildako
1.400-1.650 exekutatu
46 desagertu
4 hildako atxilotu-esparruetan

Finlandiako Gerra Zibila, I. Mundu Gerrak eragindako gerra izan zen. Gerra, Finlandian izan zen 1918ko urtarrilaren 27tik maiatzaren 15era. Finlandiako Armada Gorria eta Armada Zuriak izan ziren aurkari, lehenengoak sobietarren laguntzarekin eta bigarrenak alemaniarren eta suediarren laguntzarekin.

SESB beheraka jauzi zen Lehen Mundu Gerrako porrota eta Urriko Iraultzaren ondorioz. Finlandiar gizartea kezkatua zegoen. Iraultza baino lehenago, sozialistek independentzia eskatzen zuten, baina iraultza ondoren, sobietarrek eskaintzen zuten independentzia ez zuten nahi. Dirudunek eta atzerakoiek aldiz, dukerri handiko garaian independentzia nahi ez zutenak, orain hau aldarrikatzen zuten komunisten hatzaparretatik ihes egiteko. SESB egoera politiko nahasian zegoenez, poliziak ez ziren Finlandiara iristen, eta hemengo gizartea txartzen hasi zen. Sozialistak eta eskubikoek beraien poliziak sortzea erabaki zuten, armada gorria eta armada zuria. Alemaniarren itzala armada zuriaren atzean zegoen, eta Finlandiako polizia nagusia aldarrikatu zutenean 1918ko urtarrilean, armada gorria haserretu eta hauen aurka jotzea erabaki zuten. Gerra, Armada Zuriak irabazi ostean Alemaniaren zati bilakatu zen, baina honek egun gutxi batzuk ondoren Lehen Mundu Gerra galdu zuenez, Finlandia, herrialde independiente eta demokratiko bihurtu zen.

Nahiz eta gerra zibila 3 hilabete baino ez zituen iraun, Finlandiako gerra krudelena izan zen, eta hilketak eta izu politikoak ekarri zituen. Gerra amaieran, ekonomiak hondoa jo zuen eta politikak ere oso nahasia iraun zuen. Finlandia, bi zatitan banatua gelditu zuen, alde batetik sobietarren aldekoak, eta bestetik eskubikoak.

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Finlandiako Gerra Zibilaren eragile nagusia Lehen Mundu Gerra izan zen. Gerratearen presio eta porrotek Errusiar Inperioa geldiarazi zuten, eta, ondorioz, 1917ko Otsaileko eta Urriko iraultza arrakastatsuak iritsi ziren. Bi iraultza hauek botere hutsune handia ekarri zuten Inperioaren eraginpeko lurraldeetan, batik bat, Ekialdeko Europan; eta horrek, era berean, borroka eta liskar sutsuak eragin zituen. Finlandiako Dukerri Handian, esate baterako, istiluak 1918ko hastapenetan hasi ziren, nahiz eta Alemaniar Inperioaren eta Errusiarraren arteko gerrak 1914ko abuztutik finlandiar gizartea aztorarazia zuen. Izan ere, bi inperioek, bai Alemaniar Inperioak, bai Errusiarrak interes politiko, ekonomiko eta militarrak zituzten Finlandian: Dukerri Handia Errusiar Inperioko hiriburuaren (San Petersburgo edo Petrograd), Kronstadteko itsas-armadaren eta Kareliako istmoaren babesa eta sarrera-atea zen, eta, gainera, hiriburua janariz, industria produktuz eta langilez hornitzen zuen lurralde nagusia zen.

Hain zuzen, Lehen Mundu Gerrak irauten zuen bitartean, Alemaniar Inperioak ere Bigarren Reicharen produktu eta material hornitzaile nagusitzat ikusten zuen Ekialdeko Europa, bereziki, Errusiaren mendeko lurraldeak. Finlandiak basogintza industria garatua zuen, eta hau mendean izanez gero, ipar-ekialdeko lurrak ere kontrolpean izango zituzkeen. Kolako penintsulan, zehazki, meatzaritza bultzatzeko lehengai ugari zeuden. Ondorioz, Errusiar Inperioak egonkortasuna gal zezan, alemaniarrak diruaz baliatu ziren barne gatazkak bultzatzeko. Alde batetik, Boltxebike eta Alderdi Sozialista Iraultzailea moduko taldeak finantzatu zituzten, eta, bestetik, herrialdetik alde egin nahi zuten talde separatistak, kasu honetan, finlandiar ekintzaileak (Germanismo mugimenduak ere eragin izugarria izan zuen Dukerri Handian). Errusiara, guztira, 30-40 milioi alemaniar marko iritsi zirela uste da.

1809tik 1898ra, Pax Russica izenaz ezaguna den garaian, finlandiar eta errusiarren arteko hartu-emana bereziki baketsua eta egonkorra izan zen, Errusiar Inperioaren mende zeuden gainontzeko eskualdeekin alderatuz gero. Hain zuzen ere, 1850eko hamarkadan, Krimeako Gerrako porrotaren ostean, errusiarrek Inperioa zahaberritzeari ekin zioten. Herrialdeak eta Finlandiako Dukerri Handiak hazkuntza izugarria bizi izan zuten hurrengo 50 urteetan, bai ekonomikoa, bai industriala, bai kulturala, baita hezkuntza arlokoa ere. Aipatzekoa da, era berean, garai hartan finlandierak izan zuen berpizte eta sustapena. Bultzada eta aurrerapen guzti horiei esker, finn nazionalismoa eta kultura hazi egin ziren, eta mugimendu fennomanoa deituraz ezagutzen den joera nagusitzen hasi zen gizartean. Mugimenduaren jarraitzaileek finlandiarren autogobernua bultzatu nahi zuten eta Dukerri Handia Errusiar Inperio barneko estatu autonomotzat hartzen hasi ziren.

XIX. mendeko azken urtean, baina, Errusiar Inperioaren politikak bide berri bat hartu zuen: Alemania eta Japoniaren hazkuntzaren ondorioz, Errusiaren egoera militar eta estrategikoa zailtzen hasi zen; eta, hala, Inperioak Finlandian zuen kontrol militar eta administratiboa sendotzeko, Dukerri Handia integratzeko mekanismoak jarri zituen abian. Bestalde, San Petersburgo hiriburuan eta bertako gobernuan Paneslavismo ideia zabaldu zen garaia ere izan zen. Mugimendu honek, errusiarren zuzendaritzapean, Inperio erraldoi eta anitzaren bat egitea eskatzen zuen, eta horrekin nazio anitzeko batasun dinastiko bat ezartzea. Finlandiarrek, autonomiaz gozatzen zuten arren, "Lehenengo Zapalkuntza Aldia (1899-1905)" izena eman zieten urte haiei, eta autogobernua haztearen edo Inperiotik banatzearen aldeko ahotsak entzuten hasi ziren lehenengo aldiz gizartean. Errusiarekiko proposatzen zen harreman motaren arabera, alderdi politiko ugari sortu ziren. Kateak hautsi behar zirela aldarrikatzen zuten alderdi muturrenekoak langile anarkistak eta suediar hiztunak izan ziren, eraso eta atentatuak ere egin zituztenak. Lehen Mundu Gerrak iraun zuten bitartean, gainera, germanismoaren garaian, Svecomanak Alemaniar Inperioaren laguntzaile bihurtu ziren, eta 1915-1917 artean entrenamendua jaso zuten Bigarren Reichean; bertan osatu zen Gerra Zibilean parte hartu zuen "Jäger" ("Jääkärit") izeneko 1.900 laguneko batailoia.

Honek, Errusia inperialaren gainbehera ekarri zuen, eta honen ezegonkortasun politikoa. Finlandia, Errusiar inperioaren parte zenez, ondorioak izugarriak izan ziren, eta SESB eta Alemaniaren begiko bihurtu zen. Biek bere botere politiko, ekonomiko eta militarraren interesa zeukaten. 1899. urtean, Errusiar inperioak, batasuna mantentzeko, poliziei, finlandiarrak eta hauen autonomia askea zanpatzeko eskatu zien, eta horrek, finlandiarren independentzia nahiak bultzatu zituen. Nekazariak, botere politikorik ez zutenak, eta errusiarren opresioa gehien bat bizitzen zutenak altxatzea erabaki zuten eta Alemaniarekin kolaboratzea.

Otsaileko Iraultzaren ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Otsaileko Iraultza»

Finlandiarrek jasan behar izan zuten bigarren opresioa 1908-1917 urte bitartean izan zen, baina 1917ko martxoaren 15ean opresioa amaitu egin zen Otsaileko Iraultzaren ondorioz. Errusiar Iraultzak txar-a erregetzatik kendu zuen eta gobernu berri bat jarri zuten abian, Errusiak zekarren barruko-krisiak amaitzeko asmotan. Errusiar Iraultzak, parlamentu finlandiarrari benetako boterea eman zion orduan. 1917ko martxoan, finlandiarrei itzulia izan zitzaien kendutako autonomia egoera, eta parlamentu konplexuagoa eratu zuten eskubi eta ezkertiak bananduz. Banaketa honek, eta batez ere eskuin aldean zeuken desadostasunek Finlandiar gizartea banandu zuten 1917. urtean.

XX. mendearen hasieran, gizartea, etorkizuna izango zen demokraziaren eta antzineko estatutuaren artean zegoen banandua. Tentsio politikoa handia zen, eta askotan gatazka odoltsuak egon ziren, baina sozialista demokratak gutxinaka finlandiarrak irabazten joan ziren, eta atzerakoiak aldiz, laguntza, boterea eta eragina galduz.

Eskuin muturreko partaideek, Errusian gertatutako iraultzaren ondoren eta Finlandia, sozialisten eraginpean geratzeko beldurraren ondorioz, gizartea mobilizatu zuen errusiarren aurka, urte batzuk lehenago, sozialistek, Errusia inperialaren aurka egin zuten antzera.

Finlandiaren ekonomia izugarri hazi zen Lehen Mundu Gerraren ondorioz, baina Otsaileko Iraultzak hazkundea eten zuen, eta ekonomia krisi sakon batean sartu zen. Nekazari eta langileak jasan zuten batez ere krisi hau eta, landa-guneetatik hirietara joan behar izan zuten industrian lan egitera. Janaria, murrizten hasi zen eta finlandiarrak gosetzen hasi ziren. Arazoa ikusita, diru gehien zeukatenek merkatu beltz bat eratu zuten eta prezioak igoarazi zituzten. Politikariek gainera, egoeraz aprobetxatzea erabaki zuten eta arazoak heuren irabaziak handitu zituzten. Azpiko klaseko nekazari eta langileak nazkantzen hasi ziren eta hainbat matxinada sortu ziren gobernari eskubitarren aurka, komunista finlandiarren gorakada etorri zen orduan.

Buruzagitzaren kontrola[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egoera ikusita, sozial demokraten eta atzerakoien borroka iritsi zen 1917ko uztailean. Lehenengoek kontrola lortu zuten eta akordio bat idatzi zuten Errusiako gobernuari eta eskuin muturrekoei Finlandiaganako kontrola murriztuz. Denek sinatu zuten akordioa, eta sozial demokratak irabazten atera ziren Leninen laguntzaz, iraultza bat burutzen ari zelarik. Hala ere, iraultza gertatu baino lehen errusiar indarrak Finlandian sartu ziren indarrez eta gobernua deuseztatu zuten hauteskunde berriak iragarriz. Hauteskunde hauetan, eskuindarrak atera ziren garaile, iruzurra ziren emaitzekin, eta atzerakoiak Errusiarren alde egingo zutela adierazi zuten.

Otsaileko Iraultzak nahastea ekarri zuen Finlandiara, eta errusiarrek bertan zeukaten kontrola murriztu zen. Orduan, eskuindarrak gobernuan zeudenean, polizia espezial bat eratzea erabaki zuten Armada Zuria deitzen zena eta dirudunen interesen alde borrokatzen zutenak. Aldi berean, sozialistek langileentzako eta nekazarientzako polizia eratu zuten, Armada Gorria. Hasieran, herri txikietan ibiltzen ziren, baina udazkenerako bi poliziak, Finlandiako armadari eraso egiteko gizon kopuru nahikoarekin aritzen ziren. Biek, estatuaren polizia nazionala bilakatu nahi zuten, eta bien arteko borroka Gerra Zibilaren lehenengo zantzuak izan ziren.