Floren Aoiz
Floren Aoiz | |||
---|---|---|---|
1995eko ekainaren 24a - 1999ko ekainaren 25a - Pedro Romeo → Hautetsia: Nafarroako Parlamentuko IV. legealdia | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Tafalla, 1966ko apirilaren 2a (58 urte) | ||
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria | ||
Familia | |||
Haurrideak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Herri Batasuna | ||
Floren Aoiz Monreal[1] (Tafalla, Nafarroa Garaia, 1966ko apirilaren 2a) ezker abertzaleko politikaria, idazlea eta iruzkingilea da.
Politikan gazte sartuta, Nafarroako Foru Erkidegoko Parlamentuan Herri Batasunaren ordezkari izan zen 1987tik 1997ra bitartean. Herri Batasuneko mahaikidea eta Jon Idigorasekin batera bozeramailea 1992z geroztik. Nafarroa Garaian HBren antolakuntzaren arduraduna ere izan zen.
1997ko abenduan, Espainiako Auzitegi Gorenak 7 urteko espetxealdia ezarri zion, HBren beste mahaikideekin batera, ETArekin kooperatzea leporatuta. Izan ere, HBk ETAren bideo bat jarri zuen hauteskunde-propagandan. Aoiz eta gainerako mahaikideak kartzelan izan zituzten 1999ko uztaileraino, hau da, Espainiako Konstituzio Auzitegiak alderdiak jarritako helegiteak onartu zuen arte. Aske utzi ondoren, HBra itzuli zen, baina oraingo honetan hain kargu nabarmenetan aritu gabe.
Baltasar Garzonek, talde armatuko kidea izatea egotzi zion 2002an, beste 21 mahaikide ohi edo une horretako mahaikiderekin batera.
2007an, Nafarroako Foru Erkidegoko Parlamenturako hauteskundeetan, Pernando Barrena buru zuen Abertzale Sozialisten zerrendan agertu zen, nahiz eta atzera samarreko postu batean (29.ean). Edonola ere, azkenean Auzitegi Gorenak deuseztatu zuen zerrenda hori.
Hainbat liburu idatzi ditu, Nafarroako historiari eta Euskal Herriko gatazkari buruz. Garan zutabegilea da, eta Euskadi Irratian iruzkingilea. Egun Iratzar Fundazioko zuzendaria da.
Liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- La vieja herida. De la conquista española al Amejoramiento Foral (Txalaparta, 2002).
- El jarrón roto: la transición en Navarra: una cuestión de Estado (Txalaparta, 2005).
- Más allá de 1512: memoria, política y hegemonía (Txalaparta, 2012).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Aoiz abizena horrela idaztea euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Aoitz onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.