Jon Idigoras

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Jon Idigoras
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1993ko ekainak 28 - 1996ko urtarrilak 9
Barrutia: Bizkaia
Hautaketa: 1993ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1989ko azaroak 20 - 1993ko apirilak 13
Barrutia: Bizkaia
Hautaketa: 1989ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1986ko uztailak 8 - 1989ko irailak 2
Barrutia: Bizkaia
Hautaketa: 1986ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideak I. legealdian

Bizitza
Jaiotza Zornotza1936ko maiatzaren 3a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Bilbo2005eko ekainaren 3a (69 urte)
Heriotza modua berezko heriotza
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Lantokia(k) Madril
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Herri Batasuna

Jon Idigoras Gerrikabeitia (Zornotza, Bizkaia, 1936ko maiatzaren 3a - Bilbo, 2005eko ekainaren 3a) euskal herritar politikaria zen, ezker abertzale independentistaren militante historikoa, Herri Batasuna alderdiaren sortzailea.

Zezenketak zituen gustuko, eta gaztetan nobilleroa izan zen, 'Txikito de Amorebieta' eta 'Morenito del Alto' izenpez ere ezagutua.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Idigoras langile giroan jaio zen eta langile mugimenduan ibili. 1974. urtean LAB sindikatuaren sortze prozesuan parte hartu zuen eta 1978. urtean Herri Batasuna alderdi politikoarenean.

1978 urtetik 1995. urte bitartean HBko mahai nazionaleko mahaikide izan zen. 1980, 1984, 1986. urteetan Eusko Legebiltzarran biltzarkide izan zen, eta 1986, 1989 eta 1993. urteetan Espainiako Kongresuan diputatu.

HBko beste mahahikide guztiekin bat, Espainiako Auzitegi Gorenak 7 urteko zigorra ezarri zion ETArekin kolaboratzeagatik, eta Basauriko espetxe batean atxilotu zuten 1997ko abenduaren 5ean. 1998ko maiatzean Barakaldoko Gurutzeta ospitalean ingresatu zuten eta aste bete geroago irten, espetxeko 3. gradu penitentziarioa jaso ondoren.

2002ko azaroan Baltasar Garzón epaileak Batasuneko beste 21 lagunekin batera Batasunaren parte izana edo izatea leporatzen die, alderdi politiko hau ETAren sare terroristaren zatia delakoan.

Idatziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Idigorasek bere bizitzako hainbat pasarte El hijo de Juanita Gerrikabeitia (Txalaparta argitaletxea) liburuan idatzi zituen gaztelaniaz.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikiesanetan artikulu bat dago honi buruz:
Jon Idigoras