Pernando Barrena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Pernando Barrena
Pernando Barrena.jpg
Bizitza
Jaiotza Iruñea1965eko azaroaren 1a (52 urte)
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Herri Batasuna
Euskal Herritarrok
Batasuna
Sortu

Pernando Barrena Arza (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1965eko azaroaren 1a) itzultzailea eta politikaria da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txalaparta argitaletxerako lan izan du hainbat urtez, itzulpen lanak egiten. 1985ean ETAri laguntza ematen ziolakoan atxilotu zuten.

Politikan, 1998an Herri Batasuneko Mahai Nazionalean sartu zen, aurreko Mahai Nazionalaren atxiloketa zela eta. Halaber, Berriozarren zinegotzi ibili izan da, bai eta Nafarroako Parlamentuan legebiltzarkide ere Euskal Herritarrok alderditik (1999-2003). 2003an AuB plataformako hautetsia izan zen, baina hau legez kanpo geratu zen. 2007ko hauteskundetan ASB alderdi sortu berriko hautagai izan zen, nahiz eta alderdiak aurkezteko aukerarik ez zuen izan.

1998an Gerry Adamsekin egin zen bileran parte hartu zuen eta handik aurrera bozeramale lanetan ibili da Arnaldo Otegi edo Joseba Permachekin batera. Juan Jose Ibarretxe lehendakariarekin egin zen bilkuretan berak ere hartu zuen parte eta horregatik auzi bat ireki zioten Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian; azkenean, absolbitu egin zuen auzitegi horrek.

2007an Batasuneko Mahai Nazionalaren zati bat atxilotu zutenean bera geratu zen ia-ia bakarkako lanetan bozeramale lanetan. 2008ko otsailaren 1ean hitzaldia eman zuen Iruñean Patxi Urrutia eta Unai Fanorekin batera, Batasunak EAJ eta PSOErekin batera Loiolako Santutegian lortutako akordioen berri emateko. Hiru egun geroago, otsailaren 4an, Baltasar Garzon epailearen atxilotu zuten, "alderdi politiko ilegal baten jarduera mantentzen" laguntzeagatik.[1]

2010eko otsailaren 4an, atxilotu eta bi urtera, kalera atera zen berriro, 50.000 euroko bermea ordainduta eta politikan aritzeko debekuarekin.[2]

2013ko otsaileko 23az geroztik Sortu alderdiaren eledun nazional gisa aritzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pernando Barrena Aldatu lotura Wikidatan