Fobos (mitologia)
Fobos (mitologia) | |
---|---|
Antzinako Greziako erlijioa | |
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Baliokideak | Pavor (en) |
Domeinua | beldurra |
Familia | |
Aita | Ares |
Ama | Afrodita |
Anai-arrebak | Deimos |
Greziar mitologian, Fobos (antzinako grezieraz Φόϐος, izua), beldurra eta izuaren pertsonifikazioa zen. Ares eta Afroditaren semea zen. Bera, bere anaia Deimos eta Enio jainkosa, Aresekin joaten ziren gudura. Erromatar mitologiako bere baliokidea, Timor zen.
Iliadan, honela deskribatzen da:
Οἷος δὲ βροτολοιγὸς Ἄρης πόλεμον δὲ μέτεισι, |
Honela, Ares, gizakien izurria, gudurantz dihoala ikusten da, |
Heraklesen ezkutuan ere agertzen zen:
« | Ezkutuaren erdian, Fobos (beldurra) irudikatua agertzen zen, zorrotza, deskribaezina, suarekin dizdiratzen zuten begiekin atzera zuzen begiratuz. Bere ahoa, hortzez beterik zegoen, hilara zuri, beldurgarri eta etsiarazle batean, eta, bere bekoki serioaren gainean ibilian dabil Eris (Ika-mika), gizakien ihesa eragiten duena.
|
» |
Asaph Hallek, Marte planetaren ilargiak aurkitu zituena, hauetako bati, Fobos izena jarri zion.
Iturriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Hesiodo, Teogonia 934
- Homero, Iliada XIII 298-300
- Nono Panopolisekoa, Dionisiakoak II. 415
- Pausanias, Greziaren deskribapena IX.36