Edukira joan

Foru pase

Wikipedia, Entziklopedia askea
Foru-baimen» orritik birbideratua)

Foru pasea edo foru-baimena foru zuzenbide arloan Hego Euskal Herrian Batzar Nagusiek edo Gorteek erregearen foruen kontrako legeak ez betetzeko zuten eskubidea izan zen.[1] Nafarroa Garaian sobrekarta zuen izena.[2]

Baimena erabiltzeko ohiturazko esapidea hauxe zen:

« Onartzen da, baina ez da betetzen »

Hego Euskal Herriko foru aldundiak XV. mendean hasi[3] eta XIX. mendera arte sarritan erabili zuten baimena Gaztelako Erresumak emandako agirien kontra:

Foru-baimen eskubideak, erregearen dekretuei ez ezik, Aita Santuaren bulei ere eragiten zien, baldin eta horiek Nafarroako Foru Nagusiaren aurka egiten bazuten[6]. 1692an "foru-baimen" izena hartu zuen, Gorteetara eramana izateko antzinako Errege Batzordearen sobrekartaz gain, Nafarroako Erresumako Aldundiaren baimena behar zuelako.

Edozein nafarrek Aldundira jo eta kontraforua aipa zezakeen. Aldundiak haren salaketa onartu eta erregeorde edo erregearenera jo zezakeen iraina zuzentzeko. Erreklamazioak ez erantzuteko, errege edo erregeordeak Gorteetara deitzen zuen. Horrelakorik berriro gerta ez zedin, arautu zen aldez aurretik erantzun bat eman behar zitzaiela zuzendu beharreko irainei.

Foruen indargabetzea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1796ko errege-ordenak foru pasea desagertzea agindu zuen, baina ordena ez zen bete[1]. Hala ere, Espainiako Erresumak Nafarroako Erresumari 1829ko maiatzaren 14ren Errege Zedula baten bitartez alde batez kendu zion[7].

1837an, berriz, foru aldundiak indargabetu zituen espainiar legeriara egokitzeko. Lehen Gerra Karlista Bergarako besarkadarekin amaitu zen, eta konpromiso horrek lege baten forma hartu zuen: 1839ko Foruak Berresteko Legea. Lege horrek foruak berretsi zituen “Monarkiaren batasun konstituzionalari kalterik egiten ez badiote” esapide famatua gehituz. Bi urte geroago, Nafarroako Foruak Eraldatzeko Legearen bitartez (Lege Hitzartua ere deitua), Nafarroako Erresuma desagertu eta bere eskubideak, tartean foru-baimena, indargabetuak izan ziren.

Era berean, Bizkaia, Gipuzkoa eta Araban, Baldomero Esparteroren 1841eko urtarrilaren 5eko dekretu batek foru pasea desagerrarazi zuen eta, Espainiako gobernuaren kontrako erreboltak Euskal Herrian porrot egindakoan, jeneral espainiarraren urriaren 29ko agindu batek aduanak kostaldera eraman zituen, eta foruak bertan behera utzi[8]. Hala ere, hiru euskal lurralde horiek foruen hainbat ezaugarri gorde zituzten, eta aldundi nagusiek uko egin zioten desegiteari. Hurrengo hamarkadetan izan zuten estatusari neoforala deitu izan zaio, oreka zail batean iraun zuena. Honek beste guda bat eragin zuen Euskal Herrian. 1876an Bigarren Karlistaldia amaitzean, Canovas del Castillok bultzatutako 1876ko uztailaren 21eko Legeak euskal foruak behin betiko indargabetu zituen.

Zuzenbide konparatzailea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioartean era horretako eskubiderik izan dira eta badira. Hona hemen adibide batzuk:

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa
  2. Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernua: Nafarroa, foru erkidegoa. Nafar foruaren historia eta egungo baliotasuna. Iruñea: Chipi-Txapa Bilduma Ezagutu Nafarroa (sail monografikoa). 2005. ISBN 84-235-1866-3Online.
  3. Ramón Nieto. "Los Vascos" Madril: Acento Editorial, 1996, 16-19. orr. Online
  4. Historia del derecho español
  5. Gómez Rivero, R.: "El pase foral en Guipúzcoa en el siglo XVIII", Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, 1982
  6. www.bizkaia.net: Euskal Herria Museoa
  7. Auñamendi Entziklopedia
  8. Fernández Sebastián, Javier. (1999). «El Nacimiento del Fuerismo Moderado» 150 Años del Convenio de Bergara y la Ley del 25 -X - 1939: 400. ISBN 84-87122-14-0..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]