Foruzaleak (alderdia)
Foruzaleak (alderdia) | |
---|---|
Datuak | |
Mota | alderdi politikoa |
Ideologia | Foruzaletasuna, Euroeszeptizismoa eta Antiglobalizazio mugimendua |
Kokapen politikoa | Eskuin-mutur |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 2019ko urriaren 9a |
Koloreak | |
webgune ofiziala |
Liga Foralista Foruzaleak eskuindar euskal alderdi politikoa da. Aurretik Iniciativa por Bilbao izenarekin Bilboko Udal Hauteskundetan aurkeztu zen. 2019ko urriaren 9an izena aldatzea eta Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban hauteskudetan aurkeztea erabaki zuten, nahiz eta azkenean Gipuzkoan ez aurkeztu.[1]
Iniciativa por Bilbao[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bilbon bakarrik aurkeztu ziren. Zerrendaren lehendabiziko hautagaia David Pasarin-Gegunde enpresaria izan zen, aurretik Galdakaon PPren zinegotzia.[2] 1.239 boto lortu zituzten, zortzigarren indarra izanik ere.[3] Araban, bestetik, Unidad Foral Alavesa alderdian antolatuta zeuden.
Ideologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zentzu askotan Rassemblement National alderdi frantziarraren ideiak biltzen dituzte, baina frantziar nazionalismoaren ordez Euskal Herriko estetika erabiliz. Haren idei nagusi batzuk hauek dira:[4]
- Foruzaletasuna erreibindikatzen dute. Euskal nortasunaren aldekoak omen dira.
- Euroeszeptikoak dira. Europar Batasuna uztekoaren aldekoak dira.
- Diskurtso xenofobo Migratzaileen aurkako politikak erreibindikatzen dituzte:
- Adin txikiko migratzaileak kanporatzeko aldekoak dira.
- Islamofoboak dira. Gutxiengoak kontrolatzeko politikak eskatzen dituzte. Erbesteratzeko neurrien aldekoak.
- Gobernuz kanpoko erakundeen aurkako jarrera erakusten dute; mafia gisa definitzen dituzte.
- Globalizazioaren aurkakoak. EAJ, haien ustez, alderdi globalista da.
- Diskurtso politiko gogorra eta probokatzailea.
- Seguritatea haien diskurtsoaren ardatz nagusia da. Ertzaintza erreibindikatzen dute hiri-seguritatea indartzeko. Baita ere udaltzainak.
- Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta kendu nahi dute.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ https://web.archive.org/web/20200610081626/http://euskalnews.com/2019/11/nace-liga-foralista-para-combatir-la-inseguridad-y-defender-nuestros-derechos-forales/
- ↑ https://www.elmundo.es/pais-vasco/2018/10/30/5bd8350d268e3ec23a8b4605.html
- ↑ https://web.archive.org/web/20200610075735/https://ligaforalista.com/historia/
- ↑ https://web.archive.org/web/20200610075850/https://ligaforalista.com/programa-electoral/
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Gaztelaniaz):Alderdiaren webgune ofiziala.