Franco Corelli

Wikipedia, Entziklopedia askea
Franco Corelli
Bizitza
JaiotzaAncona1921eko apirilaren 8a
Herrialdea Italiako Erresuma  (1921eko apirilaren 8a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  2003ko urriaren 29a)
HeriotzaMilan2003ko urriaren 29a (82 urte)
Hobiratze lekuaMilango monumentuzko hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Hezkuntza
HeziketaBoloniako Unibertsitatea
Conservatorio Statale di Musica "Gioachino Rossini" (en) Itzuli
Hizkuntzakitaliera
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakopera abeslaria
Genero artistikoaopera
Ahots motatenorra
Musika instrumentuaahotsa

francocorelli.org
IMDB: nm0179737 Allmovie: p14998
Spotify: 6HAAe1mGrjKyUI1eG1DQy7 Musicbrainz: 7daeefc9-74cf-41a2-8ee6-7ac03933a865 Discogs: 696220 Allmusic: mn0000078838 Find a Grave: 8047264 Edit the value on Wikidata

Franco Corelli, jaiotza-izenez Dario Corelli (Ancona, Markak, Italia, 1921eko apirilaren 8a - Milan, 2003ko urriaren 29a) italiar tenorra izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

De Sabata orkestra-zuzendariak animaturik, adinez nahiko heldua zela sartu zen kantagintzaren munduan. Milanen musika-ikasketak egin ondoren, lehen aldiz 1951n abestu zuen, Carmen operan. Mario Del Monacoren ordezkapen-lanak egiten hasi zen, eta hark kantatzeari utzi zionean, haren lekua hartu zuen Milango Scalan eta New Yorkeko Metropolitan Opera Housen.

Giulini, Seraphin, Von Karajan eta Erede zuzendari handiekin eta bel canto-ko urrezko garaiko kantari nagusiekin abestu zuen, batez ere Maria Callasekin. Besteak beste, ondorengo operak kantatu zituen: Verdiren Aida, Il trovatore, Ernani eta La forza del destino; Pucciniren Tosca, Manon Lescaut eta Turandot; Bizeten Carmen; Belliniren Norma, eta verismoko lan guztiak.

1974an hartu zuen erretiroa, eta 1991 eta 1992an, Italiako Giuseppe Verdi eta Espainiako Francesc Viñas izeneko lehiaketetan epaimahaikide izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]