Franco Donatoni

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Franco Donatoni
Donatoni.jpg
Bizitza
Jaiotza Verona1927ko ekainaren 9a
Herrialdea  Italiako Erresuma  (1927ko ekainaren 9a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  2000ko abuztuaren 17a)
Heriotza Milan2000ko abuztuaren 17a (73 urte)
Hezkuntza
Heziketa Milan Conservatory Itzuli
Conservatorio Giovanni Battista Martini Itzuli
Hizkuntzak italiera
Ikaslea(k) Athanasia Tzanou Itzuli
Luciano Sampaoli
Jarduerak
Jarduerak musikagilea eta irakaslea
Enplegatzailea(k) Accademia nazionale di Santa Cecilia Itzuli
Boloniako Unibertsitatea
Genero artistikoa opera

Franco Donatoni (Verona, Italia, 1927ko ekainaren 9a - Milan, Italia, 2000ko abuztuaren 17a) italiar musikagilea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Milan, Bolonia eta Erromako Kontserbatorioetan Musika ikasketak egin ondoren, Bruno Madernaren eskolak hartu zituen Darmstadten eta Anton Webernen serialismoak eragindako partiturak idatzi zituen (Quartetto II, 1958). Bere teknika gozatu ondoren, era askotako lanak egin zituen: For Grilly (1960), Puppenspiel (1961), Per Orchestra (1962), Tema (1981).

1964. urtetik aurrera lehengo lanetako materialetik eta beste zenbait musikagileren lanetatik abiatuta egin zituen bere lanak: Puppenspiel 2 (1965), Etwas ruhiger im Ausdruck (1967), Souvenir (1967). 1953. urtetik aurrera, bestalde, pedagogo-lana ere egin zuen, eta Konposizioko eskolak eman zituen Milanen eta Turinen, eta 1970. urteaz geroztik Sienako Chigiana Akademian.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]