Franz von Suppé
| Franz von Suppé | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Francesco Ezechiele Ermenegildo Cavaliere Suppè-Demelli |
| Jaiotza | Split, 1819ko apirilaren 18a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Viena, 1895eko maiatzaren 21a (76 urte) |
| Hobiratze lekua | Vienna Central Cemetery (en) |
| Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
| Familia | |
| Aita | Pietro Giuseppe Suppè |
| Ezkontidea(k) | Sofie von Suppè (en) |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | University of Music and Performing Arts Vienna (en) |
| Hizkuntzak | alemana |
| Irakaslea(k) | Ignaz von Seyfried (en) Giuseppe Ferrari (en) |
| Ikaslea(k) | ikusi
|
| Jarduerak | |
| Jarduerak | musikagilea eta orkestra zuzendaria |
| Lan nabarmenak | ikusi
|
| Genero artistikoa | opera |
Franz von Suppé, jaiotza-izenez Francesco Ezechiele Ermenegildo Cavaliere Suppé Demelli (Split, Dalmazia, Austriar Inperioa, 1819ko apirilaren 18a - Viena, Austria-Hungariako Inperioa, 1895eko maiatzaren 21a) dalmaziar jatorriko austriar musikagilea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Vienako Kontserbatorioan egin zituen musika ikasketak. Geroago Donizettirekin osatu zituen. 1841. urtean Vienako Josephstadt Antzokiko zuzendari izan zen; 1862. urtean An der Wien Antzokikoa, eta 1865-1895. urteetan hiri bereko Leopoldstadt Antzokikoa.
Johann Straussekin batera, Vienako Operetaren garai ospetsueneko egile emankor eta bikaintzat hartzen da. Aipagarriak dira: Pique Dame (1864), Die schöne Galatea (1865, "Galatea ederra"), Leichte Cavallerie (1866, "Zalditeria arina"), Fatinitza (1876), Bocaccio (1879), Donna Juanita (1880) eta Die Parisien (1898, "Paristarra").
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.