Freikorpsa Baltikoan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Burdin Dibisioaren pabiloia (und doch, itzulita: eta hala ere)

1918tik aurrera, soldadu alemanak, Lehen Mundu Gerraren porrotetik itzuli ahala, Freikorps hitza Alemaniar Inperioaren eta Baltikoaren inguruan sortu ziren erakunde paramilitar antikomunistentzat erabiltzen hasi ziren. Denbora horretan Weimar errepublikan egon zen talde paramilitar bat izan zen.

1917: Errusiak Alemaniari Baltikoa ematen dio[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1918an, boltxebikeek Alemaniari baltikoko lurraldeak eman zizkioten, Brest-Litovsk-eko itunaren arabera. Alemaniako gobernu inperialak okupazio-gobernuak ezarri zituen Estonian eta Letonian, eta independentzia eman zion Lituaniako gobernu txotxongilo bati 1918ko martxoaren 25ean. Alemaniako Ober Ost okupazio-agintariek, Bavariako Leopold printzearen agindupean, baltikoko alemaniarren alde egin zuten, haiek izan baitziren Kurlandiako, Livoniako eta Estoniako talde etniko nagusia, arlo sozialean, ekonomikoan eta politikoan. 1918ko martxoaren 8an eta apirilaren 12an, Kurlandiako Lurralde Kontseiluak, Baltikoa eta Livoniako, Estoniako, Rigako eta Öselko Lur Elkartuen Kontseilua buru zirela, estatu independente izendatu zituzten, Kurlandiako Dukerria eta Baltikoko estatua (Baltischer Staat), hurrenez hurren. Bi estatuek Prusiarekiko batasun pertsonala deklaratu zuten, nahiz eta Alemaniako Gobernuak inoiz ez zuen erantzun ezta onartu baieztapen hori.

Baltikoko lurrak estatu subiranotzat hartu zituen Gilen II.ak 1918ko irailaren 22an, Sobietar Errusia berriak Brest-Litovsk-eko Itunean bere antzinako probintzia baltiko inperialen gaineko agintaritzari formalki uko egin zionetik urte erdi geroago. 1918ko azaroaren 5ean, behin-behineko Kontseilua (Regentschaftsrat) eratu zen Baltikoko Dukerri Baturako, Adolf Pilar von Pilchau baroiak zuzendua, bi Lurralde Kontseiluen baterako oinarriaren gainean.

1918: Alemaniak Lehen Mundu Gerra galdu ostean, Armada Gorriaren mehatxua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1918ko azaroaren 11ko Armistizioaren arabera, Alemaniako armadak bere tropak beste herrialde guztietatik kentzeko betebeharra zuen, Aliatuen Kontrol Batzordeak ezarritako egutegi batean. Beste leku batzuetan bezala, sozialisten aldeko Soldaduen Kontseiluek alemaniar tropen unitate asko kontrolatzen zituzten Baltikoaren inguruan, baina Aliatuen Kontrol Batzordeak esan zuen alemaniar soldaduak zonaldean geldituko zirela, armada gorriaren eskuetan erortzea ekiditzeko. Armada Gorria, soldadu letoniarrek zuzendua, Estonian eta Letonian sartu-irten handiak egiten hasi ziren. Estoniarrek gogor egin zioten aurre armada gorriari, eta uko egin zioten armada alemanaren babesa eskatu edo onartzeari. Finlandiako, Suediako eta Danimarkako soldadu eskandinaviarrek, berriz, babesa eman zioten. Estoniarrek, britainiarren itsas laguntzarekin, Armada Gorriaren aurka eutsi zioten.

Bitartean, Letoniako Kontseilu Herrikoiak Letoniaren independentzia aldarrikatu zuen 1918ko azaroaren 18an. Kārlis Ulmanis buruzagi letoiak Freikorps alemaniarraren laguntza eskatu zuen boltxebikeen aurkako borrokarako. Sir Hubert Gough jenerala, britainiar behatzaileak, armistizioko akordioko 12. artikulua aipatu zuen. Artikulu horren arabera, tropa alemanek Errusiar Inperioko lurralde guztiak ebakuatu behar zituzten, baina "aliatuek nahi bezain laster, lurralde horien barne-baldintzak kontuan hartuta".

1919: Burdinazko Brigada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asentatzeko Aukera Ezin Hobea! Baltiko ederrean lurralderen bat izan nahi duen edonorrentzat, hurbildu hurrengo errekrutatze bulegoetara....

Soldadu alemanentzako aldizkari batean agertutako iragarki bat, 1919 [1]
Sakontzeko, irakurri: «Burdinazko Dibisioa»

Alemaniar soldadu asko Letoniatik erretiratu ziren ahala, Josef Bischoff maiorrak, esperientzia handiko ofizial alemaniarra, Freikorps-eko unitate bat osatu zuen, Eiserne Brigade izenekoa (itzulia: "Burdinazko brigada"). Unitate hori Rigatik atera zen eta Armada Gorriaren aurrerapena atzeratzeko erabili zen. Bitartean, Alemaniako boluntarioak bildu ziren, lur-promesekin, boltxebismoaren aurka borrokatzeko aukera batekin beste arrazoien artean.[2] Soldadu horiek, Alemaniako 8. Armadaren eta Burdinazko birgadaren hondakinekin batera, Eiserne Division-an (itzulia: "Burdinazko Dibisioa") berreraiki ziren. Gainera, baltikoko alemaniarrek eta letoi batzuek <i>Baltische Landeswehr</i>-a osatu zuten. Indar horri esleitutako misio ofiziala armada gorria Ekialdeko Prusiara joatea eragoztea zen, baina bere benetako misioa baltikoko alemaniarrei beren egoera edo nagusitasuna Letonian berrezartzen laguntzea zen.

Hasieran, Burdinazko Dibisioa Bischoff-ek zuzentzen zuen, eta Baltische Landeswehr-ek, berriz, Alfred Fletcher maiorrak, jatorri eskoziarreko alemanak. Otsailaren amaieran, Liepjako itsas portua eta inguruak bakarrik geratu ziren Alemaniako eta Letoniako indarren esku. 1919ko martxoan, Burdinazko brigadak Alemaniako destakamenduei lagundu zien komunisten gaineko garaipen batzuk irabazten. Kanpainako kolpe nagusienak Baltische Landeswehr-ak eman zituen. Baltische Landeswehr-ek Ventspilseko portua hartu zuen lehenbizi, eta gero hegoaldera eraman zuen Rigara. Badirudi eraso hori Letoniako iparraldeko boltxebikeak garaitu zituzten estoniarrekin koordinatu zutela.

Boltxebikeen porrotaren ondoren aliatuek Alemaniako gobernuari soldaduak Baltikotik ateratzeko agindu zioten. Alemaniar indarrak Letoniaren kontrola hartzen saiatu ziren bertako etnia-populazioaren laguntzarekin. Apirilaren 16an estatu-kolpe bat antolatu zuen Liepjan, Letoniako behin-behineko gobernu nazionaleko kideak Saratow deituriko itsasontzian babestu ziren. Txotxongiloen gobernu berria aldarrikatu zen, Andrievs Niedra artzaina buru zuela. Niedra artzaina ministro letoi luteranoa zen, alemanen aldeko sinpatiekin. Alemanek britainiarrak konbentzitu zituzten Freikorps unitate alemanen erretiratzea atzeratzeko, horrek esku librea emango zielako boltxebikeei. Britainia Handiak atzera egin zuen egoera militarraren larritasuna ezagutu ondoren, eta Freikorps-ek aurrera egin eta Riga harrapatu zuten 1919ko maiatzaren 23an.

Estonia eta Letoniarekin gatazka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  Riga konkistatu ondoren, Freikorps-ari 300 letoi hil izana leporatu zitzaien Jelgavan, 200 Tukumsen, 125 Daugavgrsaldan eta 3.000 baino gehiago Rigan. Nazionalista letoiak Alemaniako Freikorps-en aurka jarri ziren, eta Daugava ibaiaren iparraldean lurralde letoia okupatu zuten tropei laguntza eskatu zieten. Indar alemanek iparralderantz egin zuten Cēsis hiri letoniarrerantz. Alemaniarren helburua ez zen boltxebikeen porrota, baizik eta Baltikoan Alemaniaren nagusitasuna ezartzea, Estoniako unitate militar eta nazionalak suntsituz. Johan Laidoner komandante estoniarrak alemanei Gauja ibaiaren hegoaldera erretiratzeko agindu zien. Gulbeneko tren geltokia aprobetxatzeko agindu zion Estoniako hirugarren dibisioari.

1919ko ekainaren 19an, Landeswehr-ak eta Burdinazko Dibisioak Cēsis konkistatzeko eraso bat egin zuten. Hasiera batean, Freikorps-ek Straupe hiria harrapatu eta Limbaži-rantz aurrera jarraitu zuten. Estoniarrek kontraerasoa bota zuten eta Freikorps-ak hiritik bota zituzten. Ekainaren 21ean, estoniarrek errefortzuak jaso eta berehala eraso zioten Fletcherren aginpean zegoen Landeswehr unitate bati. Fletcher Cēsisen ipar-ekialdeko eremu batetik erretiratu behar izan zen. Burdinazko Dibisioko kideak eraso egin zuten Stalbe Straupetik, Landeswehr-en gaineko presioa arintzeko ahaleginean. Ekainaren 23ko goizean, alemanak Rigarantz abiatu ziren.[3]

Aliatuek berriro esan zuten alemanek Letonian zeuzkaten tropak erretiratu behar zituztela, Estoniaren, Letoniaren eta Landeswehr-en eta Freikorps-en artean Strazdumuižako Ituna ezartzeko esku hartu zuten uztailaren 3an, letoiar eta estoniar tropak Rigara joatekotan zeudenean. Bischoff komandanteak dozena bat Freikorps unitate baino gehiagoko Alemaniar legioa sortu zuen eta tropa hauek Mendebaldeko Errusiako Boluntarioen Armadara itzuli zituen. Guztira, Burdinazko Dibisioak 14.000 gizon, 64 hegazkin, 56 artilleria-pieza eta 156 metrailadore transferitu zituen Mendebaldeko Errusiako Boluntarioen Armadara. Zalditeriako sei unitate eta kanpainako ospitale bat ere mugitu ziren. Erreformatutako armada alemanaren erasoa armada letoiak garaitu zuen, eta gerraontzi britainiar eta frantsesen eta tren blindatu estoniarren laguntza izan zuen.

Tropen Erretiroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Freikorps-ak 1919ko udaberrian Armada Gorriaren konkistatik salbatu zuten Letonia. Hala ere, Kurlandian eta Livonian Alemaniak menderatutako estatu bat sortzeko Freikorps-aren helburuak porrot egin zuen. Baltikoan borrokatu zuten Freikorps alemaniarreko kide asko Letoniatik atera ziren, Weimareko Errepublikak "bizkarrean sastakatu" zituelakoan, Friedrich Ebert presidentearen gobernaldian. Baltikoan borrokatu zuten Freikorps-eko ehunka soldaduk Letonian bizitzeko asmoa zuten. Baltikoko Freikorps-ak "Drang nach Osten" (ekialderako bulkada) deituriko kontzeptua erabili zuten komunisten borroka justifikatzeko eta Freikorps-eko soldaduak Alemaniara itzuli ostean, berriro ekialdera bueltatzeko planak egiten hasi ziren.

Robert GL Waite historialariaren arabera, Baltikoaren erretiroaren ondorioz, Freikorps-en diziplina hautsi egin zen, eta borrokalari asko "Landa guneetatik era desordenatu eta basatian arpilatzen egon ziren"[4]

Hala nola, Freikorps-eko kide batzuk, Otto Zeltiņš-Goldfelds bezela, Letonian geratu ziren, letoniako armadan sartu eta hiritar bihurtu ziren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Waite, p.105 quoting Reichswehr, Jun 18 1919
  2. Waite, p.105
  3. Estonian War of Independence 1918–1920. Jyri Kork (Ed.). Esto, Baltimore, 1988 (Reprint from Estonian War of Independence 1918–1920. Historical Committee for the War of Independence, Tallinn, 1938)
  4. Waite, p. 131

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Robert G L Waite, Vanguard of Nazism, 1969, W W Norton and Company

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]