Kurlandia
| Kurlandia | |
|---|---|
| Mota | eskualde historikoa |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 57°N 22°E / 57°N 22°E |
| Estatu burujabe | |
Kurlandia[1] (livonieraz: Kurāmō; letonieraz: Kurzeme; errusieraz: Курляндия, translit.: Kurlyandiya; alemanez: Kurland) Letoniako mendebaldeko zati handiena hartzen duen eskualdea da. Antzina, hiriburua Mitau izan zen; gaur, Jelgava.
Itsaso Baltikoaren ertzean dago; Rigako golkoko lurrak dira nagusiki. Azalerari dagokionez, 26.000 km² inguruko da.
Biztanleria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jatorriz kuroniarrak, eskualdeari izena eman ziotenak, eta livoniarrak bizi ziren han. Egun, talde nagusiak letoniarrak eta lituaniarrak dira.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1048an daniarrek lurraldean eliza kristau bat eraiki zuten; 1158an merkatari germaniarrak kokatu ziren inguruetan. XIII. mendetik aurrera Lituaniako Zaldunak ordenakoek hartu zuten lurraldea, eta gerora Ordena Teutonikoek.
XVI. mendean, Errusiako Ivan IV.a Izugarriak teutonikoak garaitu zituen, eta Kurlandia Poloniak eskuratu zuen: Kurlandiako dukerria, Polonia-Lituania Mankomunitatekoa (edo Herrialde Bien Errepublika) izan zen 1561-1795 bitartean.
XVII. mendean, livoniarren esku, Kurlandia ekonomikoki nabarmen garatu zen; koloniak ere lortu zituen: bat, Gambiako estuarioko uhartean, "San Andres" izena ipini ziotena eta Jacob gotorlekua eraiki zutena; eta beste bat Tobagon, "Kurlandia Berria" ipini ziotena.
Ana Ivanovna tsarina errusiarra Kurlandiako dukearekin ezkondu zenez, errusiarrek Kurlandian zeukaten eragina handitu egin zen. 1795ean Polonia banatu zenean, Errusiako probintzia bihurtu zen. 1919tik aurrera Letoniakoa zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. (2008-05-30). 154. araua: Europako eskualde historiko-politiko nagusiak. .
