Futurama telesailaren pertsonaiak
Itxura
Futurama marrazki bizidunetako telesailaren pertsonaiak.
Pertsonaia nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Philip J. Fry: berez XX. mendean jaioa, baina istripuz XXXI.ean amaitu duen pizza banatzaile gaztea da. Etorkizuneko mendean, banatzaile gisa lan egiten segitzen du, Planet Express enpresan. Leela lankideaz maitemindurik dago.
- Bender Tolestutzaile Rodriguez: robot alkoholiko, erretzaile, kleptomano, neskazale eta jenio bizikoa da; Mexikon fabrikatua izan zen eta bere espezializazioa gauzak tolestea da. Fryren lagunik onena da eta elkarrekin bizi dira.
- Turanga Leela: begi bakarreko neska gaztea, umezurtz etxe batean hezi zen; bere jatorria ezagutzea haren nahirik handiena da. Fry ezagutu zuenean, harekin batera Planet Expressen lanean hasi zen, espazio-ontziko kapitain gisa.
- Hubert J. Farnsworth Irakaslea: agure hori Planet Expressko burua eta belaunaldi askoren ondorengo Fryren biloba da. Zientzialaria den aldetik, denbora asmakizun harrigarriak egiten pasatzen du.
- Amy Wong: Marteko familia dirudun baten alaba bakarra da. Planet Expressen ingeniari gisa lan egiten du.
- John A. Zoidberg Doktorea: txipiroi gorriaren itxurako estralurtarra da; eskuen ordez bi matxarda handi ditu. Planet Expressko medikua da.
- Hermes Conrad: Jamaikan jaioa; Planet Expressko gai burokratiko guztiez arduratzen da. Labarbara izeneko emakume batekin ezkonduta dago eta seme bat dute.
Bigarren mailako pertsonaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Hozkadatxo: Leelaren maskotarena egiten du, baina berez Lurrean eginkizun batzuk betetzen ari da.
- Zapp Brannigan: Lurreko armadaren burua da. Leelarekin oheratu zen behin eta handik aurrera ez du pakean uzten.
- Kif Kroker: Zapp Braniganen laguntzaile estralurtarra da eta Amy Wongen mutil laguna.
- Scruffy: Planet Expressko atezaina.
- Cubert Farnsworth: Hubert Farnsworth Irakaslearen klon gaztea. Ez ditu aurrekoaren pausoak jarraitu nahi. Dwight eta Tinny Timen laguna da.
- LaBarbara Conrad: Hermesen emaztea.
- Dwight Conrad: Hermes eta LaBarbararen semea eta Cubert eta Tinny Timen laguna da.
- Leo eta Inez Wong: Amyren gurasoak. Marteko familiarik aberatsena dira.
- Turanga Morris eta Munda: Leelaren gurasoak. Estoldetan bizi den mutante bikotea.
Doilorrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ama: Lurreko robot enpresa garrantzitsuenaren zuzendaria. Amona zahar on baten itxura ematen du komunikabideen aurrean baina, berez, oso zitala eta zekena da.
- Walt, Larry eta Igner: Amaren hiru semeak.
- Ogden Wernstrom Doktorea: Farnsworth Irakaslearen ikasle ohia eta etsaia.
- Richard Nixon: XX. mendeko AEBetako lehendakari berberaren burua da. XXXI. mendean, Lurreko lehendakaria da.
- Lrrr eta Ndnd: Omicron Persei 8 planetako buruzagiak dira.
- Bizar Zuri Robota: Santa Clausen lana egiteko sortu zuten robota da. Akats baten erruz bere ustez inor ez da opariak jasotzeko bezain ona eta oso arriskutsua da.
- Donbot, Joey Mousepad eta Kurrika: Robot mafioso taldea.
- Deabru Robota: Lurrean dagoen benetako infernu baten deabru robota da.
- Roberto: Robot psikopata eta lapurra da. Benderren laguna.
- Barbados Slim: LaBarbararen mutil lagun ohia eta Hermesen etsaia.
Famatuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Calculon: Lurreko aktore robot famatua. Telesailetan egiten du lan gehienbat.
- Morbo eta Linda: telebistako bi kazetari dira. Lehena estralurtar beldurgarri bat da eta bigarrena neska hilehori gazte bat.
- Hypnoapoa: bere begiekin hipnotizatzeko boterea duen apo handia. Telebistako programa bateko protagonista bakarra da.
- Famatuen buruak: historiako famatu askoen buruak, ontzi barruan daude.
- Elzar: neptunoar sukaldari prestigiotsua. Lurreko jatetxe batean lan egiten du.
Beste pertsonaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Tim Txikia: Robot haur hankamotza. Cubert eta Dwighten laguna da.
- URL eta Smitty: New New Yorkeko bi polizia. URL robota da, eta Smitty gizakia. Biak homosexualak dira, eta elkarrekin irtetzen dute.
- Ethan Tate: Harlem Globetrottersen lider adimentsua da, eta Planet Express langileen laguna.
- C. Randall Poopenmeyer Alkatea: New New York hiriko alkatea.
- Hedonismbot: Urrezko robota, grezia zaharraren enperadore bat bezala jokatzen du.
- Hattie McDoogal: Katu batsuk duen andre zahar bat da.
- Petunia: Antza denez prostituta lan egiten duen emakume bat da.
- Preacherbot: Lurreko erlijio nagusienetako baten apaiz robota da.
- Hyperoilarra: Lurreko oilar itsurako abokatu bat. Bere lanean ez da oso ona.
- Flexo: Benderren antza handia duen robota da.
XX. mendearen jendea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Panucci Jauna: Pizzeria bateko jabea eta Fryren nagusia XX. mendean.
- Yancy Fry: Fryren anaia handia.
- Fryren gurasoak: Fry eta Yancyren aita eta ama.
- Philip J. Fry II: Yancy Fryren semea, osabaren izen bera daramana. XXI. mendean Martera iritsi zen lehen pertsona izan zen.
- Seymur: Fryren XX. mendeko txakurra.
- Michelle: XX. mendeko Fryren neska laguna, bera ere XXXI. mendera joan zen.
Filmetako pertsonaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Lars Fillmore: Buruen museoko langilea eta Leelaren mutil laguna.
- Nudar: Estralurtar talde baten burua da denbora bidaien sekretua bereganatzen duena.
- Lilu: Fryk zaintzen duen itsasoko narbala da.
- Zylex: Lehen filmeko kredituetan protagonista moduan agertzen da, baina gero ez du ezer egiten.
- Colleen: Bost mutil lagun dituen neska gaztea (horietako bat Fry da).
- Yivo: Beste dimentsio bateko izakia milioka garroz osatutakoa.
- Fanny: Donboten emazte robota.
- Frida Waterfall: Neska feminista eta ekologista gaztea.
- Hutch Waterfall: Talde sekretu bateko kidea den eskalea.
- Encyclopodak: Desagertzear dauden izakien ADNa gordetzen duen izakia.
- Iluna: Unibertsoko izaki guztiak akabatu nahi dituen izakia.
| Futurama telesailaren pertsonaiak | ||
|---|---|---|
| Planet Express | ||
| Philip J. Fry • Bender • Turanga Leela • Farnsworth Irakaslea • Amy Wong • Zoidberg Doktorea • Hermes Conrad • Hozkadatxo • Scruffy | ||
| Gobernua | Doilorrak | |
| Poopenmeyer Alkatea • Zapp Brannigan • Kif Kroker • URL eta Smitty | Ama • Walt, Larry eta Igner • Lrrr eta Ndnd • Richard Nixon • Wernstrom Doktorea • Mafia Robota • Bizar Zuri Robota • Deabru Robota • Roberto | |
| Famatuak | Beste pertsonaiak | |
| Morbo eta Linda • Calculon • Hypnoapoa • Elzar | Cubert Farnsworth • Dwight Conrad • LaBarbara Conrad • Leo eta Inez Wong • Turanga Morris eta Munda • Tim Txikia • Ethan Tate | |