Ganix Makeakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Ganix Makeakoa, sortzezko izenez Jean Anxordoki, XIX. mendeko kontrabandista eta mugalaria izan zen, Makean jaiotakoa. Karlistaldietan parte hartzeagatik hartu zuen sona, bereziki Maria Teresa Bragantzakoari, Beirako printzesa eta Don Karlos erregegaiaren andregaiari, muga pasa eta Elizondoraino lagundu zuelako. Pasadizo horretan oinarrituta, Francisque Michelek Le romancero du Pays Basque liburua (1859) idatzi zuen. Gero, Jean Baptiste Daskonagerre notarioak Les Echos du pas de Roland eleberria argitaratu zuen haren abenturetan oinarrituz. Hain zuzen, Daskonagarre notarioak Ganix hipoteka egitera harengana joan zenean ezagutu zuen. Azken liburu hau euskaraz ere argitaratu zen. 2016 urtean Makean antolatu kabalkatan Ganix izan zen pertsonaia nagusietakoa.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Lapurdi
Artikulu hau Lapurdiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.