Gazella dorcas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gazella dorcas
Iraute egoera

Kaltebera  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaArtiodactyla
FamiliaBovidae
LeinuaAntilopini
GeneroaGazella
Espeziea Gazella dorcas
Linnaeus, 1758
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Ernaldia6 hilabete
Masa1,5 kg (pisua jaiotzean)
Kumaldiaren tamaina1

Gazella dorcas ugaztun hausnarkaria da, Bovidae familiakoa. Gazella generoko beste animalia guztiak bezala, azkar korritzeko gaitasuna du eta liraina da. Afrikako iparraldean bizi da, Marokotik Egiptoraino.

1,20 m bat luze da isatseko 20 cm-ak barne, eta 50-60 cm garai. Ile hori-gorrixka du gainaldean, zuria bular-sabeletan eta isats inguruan, baina isatsa bera beltza izaten du. Adarrak lira formakoak ditu. Oso animalia bizkorra eta jauzikari ona da. 5-6 hilabeteko ernaldiaren ondoren ume bakarra izaten du. Literaturak, olerkariek batez ere, aspaldidanik erabili izan dute gazela liraintasunaren eta pertsona maitearen irudi gisa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]