Gazprom

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gazprom
Saint Petersburg Lakhta center 06.jpg
Datuak
Motaenpresa estatala, negozioa eta kapital irekiko enpresa
Jarduera sektoreagas industry (en) Itzuli, extraction of petroleum (en) Itzuli, Satelite bidezko komunikazioa, Telekomunikazioa, telephone company (en) Itzuli, ISPa eta International Standard Industrial Classification (en) Itzuli
HerrialdeaErrusia
Jarduera
Honen parteMICEX Index (en) Itzuli, MICEX 10 (en) Itzuli eta RTS Index (en) Itzuli
Eskumendekoak
Enplegatuak469.600 (2017)
Agintea
LehendakariaViktor Zubkov (en) Itzuli
Zuzendari exekutiboaAlexey Miller (en) Itzuli
ZuzendariaAlexey Miller (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Egoitza nagusi
Legezko formaopen joint-stock company (en) Itzuli
JabeaFederal Agency for State Property Management (en) Itzuli eta Rosneftegaz (en) Itzuli
Zeren jabe
Ekonomia
Aktiboak23.352.185.000.000 ₽ (2020)
Kapital berekia14.804.732.000.000 ₽ (2020)
Diru-sarrerak6.321.559.000.000 ₽ (2020)
Irabazi garbia162.407.000.000 ₽ (2020)
Ustiapen-mozkina614.851.000.000 ₽ (2020)
Burtsa-kapitalizazioa3.100.000.000.000 ₽ (2017ko abenduaren 31)
Balore-burtsaMoscow Exchange (en) Itzuli, Londresko burtsa eta Frankfurteko burtsa
Historia
Sorrera1989
Sortzailea
Jasotako sariak
webgune ofiziala
Facebook: GazpromNewsEn Twitter: GazpromEn Instagram: gazpromphotos Edit the value on Wikidata

Gazprom (errusieraz: Газпро́м) Errusiako sozietate anonimo bat da, batez ere, gas naturala ateratzen, prozesatzen eta garraiatzen jarduten duena. Munduan gas gehien ateratzen eta esportatzen duen enpresa da. Horrez gainera, 2005etik munduko petrolio-merkatuaren aktore nagusietako bat da. Enpresaren izena errusierazko Газовая промышленность (Gazovaya Promyshlennost, «Gas Industria») deituraren akronimoa da[1].

Gazprom 1989an sortu zen, Sobietar Batasuneko Gas Industriaren Ministerioa enpresa bilakatu zenean, aktibo guztiak atxikiz. Geroago enpresaren zati bat pribatizatu zen, baina, gaur egun ere, Errusiako Gobernua da akziodun nagusia. 2011n 513.000 milioi m³ gas natural ekoitzi zituen, hots, munduko ekoizpenaren %17 eta Errusiakoaren %83. Horrezaz gain, 32,28 milioi tona petrolio eta 12,07 millioi tona gas kondentsatu produzitu zituen[2].

Enpresak ustiatzen dituen gas hobirik garrantzitsuenak Ob golkoan daude, Siberiaren mendebaldeko Jamalia-Nenetsia lurraldean. Etorkizunean Jamal penintsula bihur liteke eskualdeko ekoizle nagusi. Gazpromek 158.200 km inguruko gasbide sarea du, munduko handiena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Gazprom Euro-petrole.com
  2. «Gazprom in Figures 2007-2011» Gazprom.com

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]