Gema López Las Heras

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gema López Las Heras

Bizitza
JaiotzaAzkoitia1989ko urriaren 22a (34 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
frantsesa
alemana
Jarduerak
Jarduerakitzultzailea
Enplegatzailea(k)Eusko Jaurlaritza

Gema López Las Heras (Azkoitia, Gipuzkoa, 1989ko urriaren 22a) itzultzailea da.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gemari txikitatik gustatu izan zaizkio hizkuntzak. Batxilergoan izan zuen zer ikasi ez zekien bolada bat, baina, azkenean, Itzulpengintza eta Interpretazioa ikastea erabaki zuen, eta gustura dago egindako hautuarekin.[2]Itzulpengintza eta Interpretazioan lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitaten.[3]

Lanbidez itzultzailea da Eusko Jaurlaritzaren HAEEn (Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea). Administrazioko itzultzaile lanetan aritzetik literaturarako urratsa egin zuen Jardun horretan Literatura Unibertsala bildumarako The Country Girls, Landa aldeko neskak (2022, Erein) Edna O'Brienen trilogiako lehen liburua ekarri zuen euskarara.[2]

Ildo horretatik, Annie Ernauxen “Emakume izoztua” euskaratu zuen 2023an Jokin Zaitegi lehiaketa irabazi ostean. Euskaraz eman den Ernauxen seigarren lana da. Idazleak bere bizitzari atzera begiratua emateko ariketa egiten du liburu honetan, jaioterritik zergatik alde egin zuen ulertzeko ahaleginean.[1]

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzulpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Landa aldeko neskak (Erein-Igela, 2022). 1960. urtean argitaratu zenean, mundu osoan ospea lortu zuen Edna O’Brienek idatzitako eleberriaren itzulpena.[4][5]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jokin Zaitegi lehiaketa irabazi zuen kultura unibertsala euskarara ekartzeko.[1][7][8]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d SA, Baigorri Argitaletxea. (2023-12-13). «Annie Ernauxen «Emakume izoztua» euskaraz, Lopez Las Herasen eskutik» GARA (Noiz kontsultatua: 2023-12-14).
  2. a b «Maite eta Gema Lopez Las Heras: "Aukera pertsonala izan da biok letretara jotzea" - Azkoitia» Maxixatzen.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-15).
  3. «NorDaNor | EIZIE» nordanor.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-15).
  4. Garzia, Naiara. (2022-07-22). «Gema Lopez Las Heras: "Garai hartan emakume batek idaztea eskandalosoa zen, are gehiago libre izan nahi zuten bi emakumeri buruz"» 111 Akademia (Noiz kontsultatua: 2023-12-14).
  5. (Gaztelaniaz) Landa aldeko neskak – Liburu Dantza. (Noiz kontsultatua: 2023-12-14).
  6. Agirre, Jon. (2023-12-13). ««Erronka estilo bizi eta kaotikoa euskarara ekartzea izan da»» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2023-12-14).
  7. «Gema Lopez las Heras traducirá al euskera "La femme gelée" de Annie Ernaux» EITB 2023-01-31 (Noiz kontsultatua: 2023-12-14).
  8. «Gema Lopez Las Herasek irabazi du Zaitegi saria» Berria 2023-01-30 (Noiz kontsultatua: 2023-12-14).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]