Jokin Zaitegi sariketa
Jokin Zaitegi sariketa Arrasate Euskaldun Dezagun (AED) elkarteak eta Elkar argitaletxeak antolatutako itzulpen-lehiaketa da, eta Literaturako Nobel saridunen lanak itzultzea du helburu. Arrasateko Udalaren eta Laboral Kutxaren laguntza du sariketak. Nobel saridunaren lana nork itzuliko duen jakiteko, itzulpen-lehiaketa itsu bat egiten da, eta irabazten duenak itzuli beharko du lana; horretarako, beka bat jasotzen du.
2002an izan zen lehen edizioa[1], eta, besteak beste, Imre Kertesz, J.M. Coetzee, Doris Lessing eta Svetlana Aleksievitxen lanak argitaratu dira.
Jokin Zaitegi sariketari esker argitaratutako lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2002: Imre Kertesz: Zoririk ez. Itzultzailea: Urtzi Urrutikoetxea
- 2003: J.M. Coetzee: Lotsaizuna. Itzultzailea: Oskar Arana
- 2005: Harold Pinter: Maitalea eta beste antzerki-lan batzuk. Itzultzailea: Iñigo Errasti
- 2006: Orhan Pamuk: Elurra (2006). Itzultzaileak: Monika Etxebarria eta Fernando Rey
- 2007: Doris Lessing: Belarra kantari. Itzultzailea: Koro Navarro
- 2008: J.M.G. Le Clézio: Basamortua. Itzultzailea: Luis Berrizbeitia
- 2009: Herta Müller: Hatsaren kulunka. Itzultzailea: Ibon Uribarri
- 2010: Mario Vargas Llosa: Pantaleon eta bisitariak. Itzultzailea: Santi Leoné
- 2011: Tomas Tranströmer: Bizientzat eta hilentzat. Itzultzailea: Juan Mari Aguirreurreta
- 2012: Mo Yan: Hori da umorea, maisu!. Itzultzaileak: Maialen Marin eta Aiora Jaka
- 2015: Svetlana Aleksievitx: Gerrak ez du emakume aurpegirik. Itzultzailea: Iker Santxo Insausti
- 2016: Bob Dylan: Ehun kanta (oraindik argitaratu gabe). Itzultzailea: Gartxot Unsain
- 2017: Kazuo Ishiguro: Egunaren hondarrak. Itzultzaileak: Amaia Apalauza eta Iñigo Roque
- 2018: Olga Tokarczuk: Erabili goldea hilen hezurren gainetik. Itzultzaileak: Amaia Apalauza eta Sonia Kolaczek.
- 2019: Peter Handke: Atezainaren larria penalti-jaurtiketan. Itzultzailea: Joxe Mari Berasategi
- 2020: Louise Glück: Garazi Ugalde Pikabeari esleitu diote saria, eta Glücken The Wild Iris lana itzuli beharko du; 2021. urtean argitaratuko du Elkarrek.[2]
2004an, sariketa hutsik gelditu zen.
2013an eta 2014an, ezin izan zen sariketa antolatu.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «Jokin Zaitegi saria, berriz abian» EIZIE Noiz kontsultatua: 2021-01-28.
- ↑ Taldea, elkar. (2021-01-15). «Garazi Ugalde, Zaitegi sariaren irabazle - PostData» postdata.elkar.eus Noiz kontsultatua: 2021-01-25.