Edukira joan

Annie Ernaux

Wikipedia, Entziklopedia askea
Annie Ernaux

(2022)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAnnie Duchesne
JaiotzaLillebonne, 1940ko irailaren 1a (85 urte)
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
Hezkuntza
HeziketaRouen-Normandiako Unibertsitatea
Bordeleko Unibertsitatea
Lycée Jeanne-d'Arc (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta irakaslea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakGoragalea, Things: A Story of the Sixties (en) Itzuli, Élise ou la vraie vie (en) Itzuli, Virginia Woolf, Simone de Beauvoir eta Pierre Bourdieu
KidetzaQ2867948 Itzuli

annie-ernaux.org…
IMDB: nm1919741 Allocine: 215838
Tabakalera: 123918 Musicbrainz: 8af726e0-4823-49b5-90d1-c05370e27b16 Discogs: 3344916 Edit the value on Wikidata

Annie Ernaux (Lillebonne, Itsas Sena, 1940ko irailaren 1a), izen osoa Annie Thérèse Blanche Duchesne, idazle frantsesa da. Haren obra autobiografikoa da, eta eduki soziologiko handikoa.[1] Arrakasta komertziala izateaz gain, zenbait sari irabazi ditu, hala nola, Renaudot saria, (1984) Hizkuntza frantsesaren saria (2008), eta 2022ko Literaturako Nobel saria.[2]

Annie Ernauxen obra autobiografikoa da, oso-osorik. Idazteko beharra, bere bizipenik barnekoenak kanporatzeko premia izan zen egilearen arrakastaren arrazoi nagusietako bat, aditu askoren esanetan. Sentimenduez mintzatu baita beti, gordin-gordin, gainera. Beraz, liburu guztiak idazleak bizitako gertaera batean daude oinarrituta.[1]

Annie Duchesne 1940ko irailaren 1ean jaio zen Lillebonnen, baina Yvetoten eman zuen haurtzaroa; izan ere, haren gurasoek, Blanche Dumenilek eta Alphonse Duchesnek, ostatu-janari denda bat zeukaten Normandiako herri horretan.[3] Ikastetxe katoliko pribatu batean ikasi ondoren, 1960an Londresera joan zen au pair gisa. Frantziara itzulirik, Rouengo eta Bordeleko unibertsitateetan ikasi zuen.

Bere tesi proiektua, Pierre de Marivauxi buruzkoa, alde batera utzirik, 1970eko hamarkadaren hasieran lanean hasi zen. Bigarren hezkuntzako irakasle ibili zen Bonnevillen (Savoia Garaia), Annecy-le-Vieuxen eta Pontoisen. 1977an, CNED urrutiko hezkuntzako zentroko irakasle bilakatu zen.[3]

1974an argitaratu zuen lehenbiziko liburua, Les Armoires vides 1964an izandako abortu klandestinoa ardatz duena. 1983an, bere aitaren bizitza erretratatu zuen Lekua ("La Place") liburuan; lan horrek nazioarteko irakurleen eta kritikaren arreta piztu zuen. Bere ama ardatz duen Emakume bat ("Une femme", 1987), eta bere aitaren erretratuarekin jarraitzen duen La honte heldu ziren gero.[2]

2000. urtean eman zuen argitara Gertakizuna ("L'ëvénement"), berriz ere gazte zela izandako abortuaren norakoak kontatzen dituena. 2008ko Les Années liburua da haren proiekturik anbiziotsuena, autobiografia kolektibo bat egiteko saiakera den neurrian.[2]

Bere idazkera neurri handi batean bere biografian inspiratzen da, izan ere, oroimen pertsonala gai literario eta politiko bihurtzen du. Ernauxek bere errealitate indibiduala lehen planoan kokatzeko intentzioarekin, lehen pertsonan idazten du. Baina, aldi berean, errealitate hori testuinguru sozial zabalago batean nola kokatzen dela ere erakutsi nahi du. Bere bizitza propioaren soziologotzat definitu izan du bere burua: langile-klaseko kide izateak eta emakume identitateak beregan utzi dituzten markak azaltzen ditu bere esperientziak kontatzean.

Normandiako Yvetoten igaro zituen haurtzaroa eta gaztaroa. 2016an Mémoire de fille liburua argitaratu zuen, eta, horretan, Yvetoten zuten janari-dendan bizitako haurtzaroko istorioak biltzen ditu. Liburu berean gaztaroko istorioak ere kontatzen ditu, hala nola, 1960an Londresen egindako egonaldia au pair gisa lanean, edo udaleku batean begirale gisa lan egin zuenean izandako lehen sexu-esperientziak.[4]

Frantziara itzuli zenean, Rouenen lehen hezkuntzako maistra izateko ikasten hasi zen, baina ikasketak utzi eta Roueneko Unibertsitatean frantses ikasketetan lizentziatu zen. Ezkondu, bi seme-alaba eduki eta bigarren hezkuntzako irakasle moduan hasi zen lanean CAPES ziurtagiria lortu eta frantseseko agregazioa gainditu ondoren. Annecyra (Haute-Savoie) joan ziren beraz, han lortu baitzuen Ernauxek irakasle lanpostua institutu batean.[4]

1977an, familia Cergy-Pontoisen kokatu zen, Paris kanpoaldean. Momentu hartan Ernauxek bigarren hezkuntza utzi zuen CNEDen, Urrutiko Hezkuntzarako Zentro Nazionalean, postu bat betetzeko. 1980ko hamarkadaren hasieran dibortziatu zen, baina Cergy-Pontoisen bizitzen jarraitu zuen. 2000. urtean erretiratu zen irakaskuntzatik, denbora idazketara dedikatzen hasteko.[4]

Apaindurarik gabe kontatu zuen bere amaren bizitza Emakume bat (Une femme) liburuan, bere gurasoen igoera soziala Lekua (La placei) eta La honte liburuetan, bere nerabezaroa Ce qu'ils disent ou rien liburuan, bere ezkontza Emakume izoztuan (La femme gelée), bere abortua Gertakizunan (L'événement),[5] bere amaren Alzheimer gaixotasuna Je ne suis pas de ma nuit liburuan edo bere bularreko minbizia Argazkiaren erabilera (L'usage de la photo) liburuan. Guztietan 18 urteak bete arte bere bizitzako hizkera izandako estilo normadiar eta xaloa erabili izan du.

Cergy-Pontoise hiri berrian bizi da —2012tik izen bereko mankomunitatean sartua dago—. Leku hau aukeratzeko arrazoien inguruan hitz egin izan du: «Badakit kontraesana dirudiela, baina iraganik gabeko hiri hau zen ondo sentitzen nintzen leku bakarra. Hiri historikoek gizarte-bazterkeriaren tradizio luzea gogorarazten didate. Hemen determinismo horren menpe sentitu gabe bizi naiteke».[6] Journal du dehors lana hiriaren erretratu bat da, kaleetatik ibiltzen denean ikusten dituen eguneroko eszenez osatua.

Lehen pertsonan mintzo den narratzailea izateagatik eta bere gogoeta autobiografikoengatik miretsia izan dute Emmanuel Carrère, Virginie Despentes, Édouard Louis edo Didier Eribon bezalako egileek.[7]

Intimitatearen dimentsio politikoa aldarrikatzen du Annie Ernauxek.

Idazketa labana bat da (L'écriture comme un couteau) liburua ere idatzi du, Frédéric-Yves Jeannetekin.

Suediako Akademiak Literaturako Nobel Saria eman zion 2022ko urriaren 6an, «memoria pertsonalaren sustraiak, arroztasunak eta traba kolektiboak aurkitzeko erakusten duen adore eta zorroztasun klinikoagatik».[8] Saria lortu duen hamaseigarren pertsona frantsesa da (baita nazionalitate hori duen lehen emakumea ere).[9] Emmanuel Macron Frantziako presidenteak «emakumeen askatasunaren eta ahaztutakoaren» ahotsa zela esan zuen.[9]

Bere idazkera neurri handi batean bere biografian inspiratzen da, izan ere, oroimen pertsonala gai literario eta politiko bihurtzen du. Ernauxek bere errealitate indibiduala lehen planoan kokatzeko intentzioarekin, lehen pertsonan idazten du. Baina, aldi berean, errealitate hori testuinguru sozial zabalago batean nola kokatzen dela ere erakutsi nahi du. Bere bizitza propioaren soziologotzat definitu izan du bere burua: langile-klaseko kide izateak eta emakume identitateak beregan utzi dituzten markak azaltzen ditu bere esperientziak kontatzean, .

Normandiako Yvetoten igaro zituen haurtzaroa eta gaztaroa. 2016an Mémoire de fille liburua argitaratu zuen, eta, horretan, Yvetoten zuten janari-dendan bizitako haurtzaroko istorioak biltzen ditu. Liburu berean gaztaroko istorioak ere kontatzen ditu, hala nola, 1960an Londresen egindako egonaldia au pair gisa lanean, edo udaleku batean begirale gisa lan egin zuenean izandako lehen sexu-esperientziak.[4]

Frantziara itzuli zenean, Rouenen lehen hezkuntzako maistra izateko ikasten hasi zen, baina ikasketak utzi eta Roueneko Unibertsitatean frantses ikasketetan lizentziatu zen. Ezkondu, bi seme-alaba eduki eta bigarren hezkuntzako irakasle moduan hasi zen lanean CAPES ziurtagiria lortu eta frantseseko agregazioa gainditu ondoren. Annecyra (Haute-Savoie) joan ziren beraz, han lortu baitzuen Ernauxek irakasle lanpostua institutu batean.[4]

1977an, familia Cergy-Pontoisen kokatu zen, Paris kanpoaldean. Momentu hartan Ernauxek bigarren hezkuntza utzi zuen CNEDen, Urrutiko Hezkuntzarako Zentro Nazionalean, postu bat betetzeko. 1980ko hamarkadaren hasieran dibortziatu zen, baina Cergy-Pontoisen bizitzen jarraitu zuen. 2000. urtean erretiratu zen irakaskuntzatik, denbora idazketara dedikatzen hasteko.[4]

Apaindurarik gabe kontatu zuen bere amaren bizitza Emakume bat (Une femme) liburuan, bere gurasoen igoera soziala Lekua (La placei) eta La honte liburuetan, bere nerabezaroa Ce qu'ils disent ou rien liburuan, bere ezkontza Emakume izoztuan (La femme gelée), bere abortua Gertakizunan (L'événement),[10] bere amaren Alzheimer gaixotasuna Je ne suis pas de ma nuit liburuan edo bere bularreko minbizia Argazkiaren erabileran (L'usage de la photo). Guztietan 18 urteak bete arte bere bizitzako hizkera izandako estilo normadiar eta xaloa erabili izan du.

Cergy-Pontoise hiri berrian bizi da —2012tik izen bereko mankomunitatean sartua dago—. Leku hau aukeratzeko arrazoien inguruan hitz egin izan du: «Badakit kontraesana dirudiela, baina iraganik gabeko hiri hau zen ondo sentitzen nintzen leku bakarra. Hiri historikoek gizarte-bazterkeriaren tradizio luzea gogorarazten didate. Hemen determinismo horren menpe sentitu gabe bizi naiteke».[11] Journal du dehors lana hiriaren erretratu bat da, kaleetatik ibiltzen denean ikusten dituen eguneroko eszenez osatua.

Lehen pertsonan mintzo den narratzailea izateagatik eta bere gogoeta autobiografikoengatik miretsia izan dute Emmanuel Carrère, Virginie Despentes, Édouard Louis edo Didier Eribon bezalako egileek.[12]

Intimitatearen dimentsio politikoa aldarrikatzen du Annie Ernauxek.

Idazketa labana bat da (L'écriture comme un couteau) liburua ere idatzi du, Frédéric-Yves Jeannetekin.

Suediako Akademiak Literaturako Nobel Saria eman zion 2022ko urriaren 6an, «memoria pertsonalaren sustraiak, arroztasunak eta traba kolektiboak aurkitzeko erakusten duen adore eta zorroztasun klinikoagatik».[8] Saria lortu duen hamaseigarren pertsona frantsesa da (baita nazionalitate hori duen lehen emakumea ere).[9] Emmanuel Macron Frantziako presidenteak «emakumeen askatasunaren eta ahaztutakoaren» ahotsa zela esan zuen.[9]

Autobiografiak, autofikizioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Annie Ernaux idazlearen zenbait liburu frantsesetik euskarara itzuliak
  • (Frantsesez) Journal du dehors, Gallimard, 1993.
  • (Frantsesez) «Je ne suis pas sortie de ma nuit», Gallimard, 1997.
  • (Frantsesez) La Honte, Gallimard, 1997.
  • (Frantsesez) L'Événement, Gallimard, 2000.

Elkarrizketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • (Frantsesez) L'Écriture comme un couteau, avec Frédéric-Yves Jeannet, Stock, 2003
    • Itzultzailea Leire Lakasta, "Idaztea labana bat da", Katakrak, 2024
  • (Frantsesez) Dit de femmes. Entretiens d’écrivaines françaises, entretiens avec Michele Magill et Katherine S. Stephenson, Summa Publication, 2003.
  • (Frantsesez) «La littérature est une arme de combat», avec Isabelle Charpentier, Rencontres avec Pierre Bourdieu, sous la direction de Gérard Mauger, éditions du Croquant, 2005
  • (Frantsesez) «Entretien avec Annie Ernaux, Maison des écrivains, 9 mars 2002», in Écritures Blanches[14], sous la direction de Dominique Rabaté et Dominique Viart, Presses Universitaires de Saint-Étienne, 2009 ISBN 978-2-86272-495-9
  • (Frantsesez) Écrire, écrire, pourquoi?, entretiens avec Raphaëlle Rérolle, éditions de la Bibliothèque publique d'information, coll. «Paroles en réseau», 2011.
  • (Frantsesez) Le Vrai Lieu, entretiens avec Michelle Porte, Gallimard, 2014 ISBN 9782070145966
  • (Frantsesez) «Mémoire et réalité», entretien avec Gilbert Moreau, Les Moments Littéraires, n° 6, 2ème semestre 2001

Aldizkarietan argiraratutako zenbait artikulu (ez guztiak):

  • (Frantsesez) «Visite», Le Figaro, 1984
  • (Frantsesez) «L'écrivain en terrain miné», Le Monde, 1985
  • (Frantsesez) «Retours», L'Autre Journal, 1985
  • (Frantsesez) «Histoires», Autrement, n° 69, 1985
  • (Frantsesez) «Cesare Pavese», Roman, 1986
  • (Frantsesez) «Quelque chose entre l'histoire, la sociologie, la littérature», La Quinzaine littéraire, n° 532, 1989
  • (Frantsesez) «Littérature et politique», Nouvelles nouvelles, n° 15, 1989
  • (Frantsesez) «Images, questions d'URSS», Europe, 1989
  • (Frantsesez) «Vers un «Je» transpersonnel», RITM, n° 6, 1994
  • (Frantsesez) «Tout livre est un acte», Europe, n° 784-785, 1994
  • (Frantsesez) «L’Enfance et la déchirure», Europe, n° 798, 1995
  • (Frantsesez) «Fragment autour de Philippe V.», L'Infini,
  • (Frantsesez) «De l’autre côté du siècle», Nouvelle revue française,
  • (Frantsesez) «Bourdieu: le chagrin», Le Monde, 2002.
  • (Frantsesez) «Mise à distance», Revue des deux Mondes, 2003
  • (Frantsesez) «Le Fête», Le Monde, 2006
  • (Frantsesez) «Fils de la honte», à propos de Didier Eribon et de son ouvrage Retour à Reims, Le Nouvel Observateur, 2009[15]
  • (Frantsesez) «Le pamphlet fasciste de Richard Millet déshonore la littérature», Le Monde
  • (Frantsesez) «Leipzig, passage», Instants, collectif, recueil de l'Institut français de Leipzig, 1991
  • (Frantsesez) Postface à Vincent de Gaulejac, La Névrose de classe. Trajectoire sociale et conflits d'identité, collectif, édition Hommes et groupes, 1992, réédition poche: Petite Bibliothèque Payot, 2016.
  • (Frantsesez) Acteurs du siècle, collectif, éditions Cercle d'Art, 2000
  • (Frantsesez) «L'Homme de la poste, à C.», Nouvelles à coucher dehors, collectif, Julliard, 2003
  • (Frantsesez) Préface à Annie Ernaux: une œuvre de l'entre-deux, collectif, Artois Presses Université, 2004
  • (Frantsesez) «Toutes les images disparaîtront», Nomadismes des romancières contemporaines de langue française, collectif, Presses Sorbonne Nouvelle, 2008
  • (Frantsesez) Bernard Desportes autrement, Artois Presses Université, 2008
  • (Frantsesez) Écrire mai 68, collectif, éd. Argol, 2008
  • (Frantsesez) «La Distinction, œuvre totale et révolutionnaire», Pierre Bourdieu. L'insoumission en héritage, collectif, sous la direction d'Édouard Louis, PUF, 2013, 192 p. ISBN 978-2-13-061935-2
  • (Frantsesez) Qu'est-ce que la gauche?, collectif, Fayard, 2017.

Audio-liburuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egokitzapenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • (Frantsesez) La Femme gelée, mise en scène de Jeanne Champagne, Théâtre du Chaudron, 2002
  • (Frantsesez) Se perdre, mise en lecture dirigée par Panchika Velez, Arguia Théâtre, Dax, 2002
  • (Frantsesez) Passion simple, mise en lecture dirigée par Panchika Velez, Arguia Théâtre, Dax, 2002
  • (Frantsesez) Passion simple, mise en scène de Zabo, Agen, 2007
  • (Frantsesez) L'Événement, mise en scène de Jean-Michel Rivinoff, Théâtre Girasole, Festival d'Avignon, 2011[17].
  • (Frantsesez) L'Immigrée de l'intérieur, mise en scène de Jean-Michel Rivinoff, Centre Dramatique National d'Orléans, 2011 ; reprises autres villes, jusqu'en 2013 au Mans.Txantiloi:Commentaire biblio
  • (Frantsesez) La Vie extérieure, adaptation et mise en scène de Hugues Demorge, Théâtre 95 de Cergy, 2014.
  • (Frantsesez) Le Quat'sous, adaptation de Laurence Cordier et David D'Aquaro, mise en scène de Laurence Cordier, Théâtre national de Bordeaux en Aquitaine, 2016.
  • Begira zenbat argi, maitea (Igela, 2015)
  • Emakume bat (Txalaparta, 2011)
  • Gertakizuna (Igela, 2003)
  • Lekua (Igela, 2003)
  • Pasio hutsa (Igela, 2002)
  • Emakume izoztua (Elkar, 2024)
  • Neska baten memoria (Igela, 2024)
  • Idaztea labana bat da (Katakrak, 2024)
  • Argazkiaren erabilera (Katakrak, 2026)[18]
  • (Frantsesez) Denis Fernandez-Recatala, Annie Ernaux, éditions du Rocher, 1994
  • (Frantsesez) Claire-Lise Tondeur, Annie Ernaux ou l'exil intérieur, Rodopi, 1996
  • (Ingelesez) Siobhán McIlvanney, Annie Ernaux: The Return to Origins, Liverpool University Press, 2001
  • (Alemanez) Heike Ina Kuhl, «Du mauvais goût». Annie Emaux's Bildungsaufstieg als literatur-und gesellschaftskritische Selbstzerstörung, Max Niemeyer, coll. «Mimesis», 2001, 301 p.
  • (Frantsesez) Fabrice Thumerel (dir.), Annie Ernaux: une œuvre de l’entre-deux, Paris, Artois Presses Université, 2004
  • (Frantsesez) Lyn Thomas, Annie Ernaux à la première personne, Stock, 2005
  • (Frantsesez) Amaury Nauroy (sous la direction), Annie Ernaux/ Albert Memmi, revue Tra-jectoires, 2006
  • (Ingelesez) Loraine Day, Writing shame and desire: the work of Annie Ernaux, Peter Lang, 2007
  • (Frantsesez) Francine Dugast-Porte, Annie Ernaux: étude de l'œuvre, Bordas, 2008
  • (Frantsesez) Adrien Scharff, Le Temps et le moi dans l'œuvre d'Annie Ernaux, Le Manuscrit, 2008
  • (Frantsesez) Élise Hugueny-Léger, Annie Ernaux, une poétique de la transgression, Peter Lang, 2009
  • (Frantsesez) Michèle Bacholle-Boskovic, Annie Ernaux. De la perte au corps glorieux, Presses universitaires de Rennes, 2011
  • (Frantsesez) Danielle Bajomée et Juliette Dor (dir.), Annie Ernaux. Se perdre dans l'écriture de soi, Klincksieck, 2011
  • (Frantsesez) Thomas Hunkeler et Marc-Henry Soulet (dir.), Annie Ernaux. Se mettre en gage pour dire le monde, MétisPresses, Collection «Voltiges», 2012[19], 220 pp. ISBN 978-2940406654
  • (Frantsesez) Pierre-Louis Fort et Violaine Houdart-Merot (eds), Annie Ernaux.un engagement d'écriture, Presses de la Sorbonne Nouvelle, collection «fiction/non fiction 21», 2015. ISBN 978-2-87854-676-7.

Azterlan-artikuluak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Idazlearekiko solasdiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
(Frantsesez) - Publication, à la suite de ce colloque, de l'ouvrage collectif Annie Ernaux: une œuvre de l'entre-deux, études réunies par Fabrice Thumerel, Arras, Artois Presse Université, 2004
  • (Frantsesez) Colloque: «Approches critiques et interdisciplinaires» sur l'œuvre d'Annie Ernaux[21], en présence de l'auteure, organisé par le Département d’Études Françaises de l'université York de Toronto (Canada), du 22 au 24 mai 2008[22].
  • (Frantsesez) Colloque: «Annie Ernaux, se perdre dans l’écriture de soi», organisé par l’université de Liège (Belgique), le 11 décembre 2008[23]
(Frantsesez) - Publication, à la suite de ce colloque, de l'ouvrage collectif Annie Ernaux, se perdre dans l’écriture de soi, sous la direction de Danielle Bajomée et Juliette Dor, Klincksieck, 2011.
  • (Frantsesez) Colloque: «Annie Ernaux. Se mettre en gage pour dire le monde», en présence de l'auteure, organisé par l’université de Fribourg (Suisse), du 21 au 22 mai 2010[24].
(Frantsesez) - Publication, à la suite de ce colloque, de l'ouvrage collectif Annie Ernaux. Se mettre en gage pour dire le monde, sous la direction de Thomas Hunkeler et Marc-Henry Soulet, MétisPresses, Collection Voltiges, 2012[19].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 Sarasketa, Ane. Sentimenduez. Euskaldunon Egunkaria, 2002ko azaroak 9, CC BY-SA 4.0, berria.eus (kontsulta data: 2022-10-26).
  2. 1 2 3 Astiz, Iñigo. «Annie Ernauxek irabazi du Literaturako Nobel saria» Berria (kontsulta data: 2022-10-06).
  3. 1 2 (Frantsesez) Biographie. annie-ernaux.org (kontsulta data: 2022-10-26).
  4. 1 2 3 4 5 6 Biography – Annie Ernaux. .
  5. Plaza, José María. (2001). Estremecedor relato de un aborto. El Mundo (argitaratze data: 2001eko ekainak 19).
  6. Vicente, Álex. (2019). «Annie Ernaux: “Feminista era un insulto hace no tanto”» El País 16 de septiembre de 2019 ISSN 1134-6582..
  7. «Este sábado en ‘Babelia’, la gran pionera de la autoficción: Annie Ernaux» El País (Ediciones El País) 13 de septiembre de 2019 ISSN 1134-6582..
  8. 1 2 «Annie Ernaux – Facts – 2022» NobelPrize.org.
  9. 1 2 3 4 Annie Ernaux: 'Uncompromising' French author wins Nobel Literature Prize. 2022-10-06.
  10. Plaza, José María. (2001). Estremecedor relato de un aborto. El Mundo (argitaratze data: 2001eko ekainak 19).
  11. Vicente, Álex. (2019). «Annie Ernaux: “Feminista era un insulto hace no tanto”» El País 16 de septiembre de 2019 ISSN 1134-6582..
  12. «Este sábado en ‘Babelia’, la gran pionera de la autoficción: Annie Ernaux» El País (Ediciones El País) 13 de septiembre de 2019 ISSN 1134-6582..
  13. Irizar, Itziar Ugarte. (2026-05-15). «'Argazkiaren erabilera', amodio gauen autopsiarako frogak» Berria (kontsulta data: 2026-05-16).
  14. 1 2 Table des matières de l'ouvrage, sur le site des Publications Universitaires de Saint-Étienne.
  15. bibliobs.nouvelobs.com.
  16. Fiche du livre audio sur le site de l'éditeur
  17. (Frantsesez) Avignon Off : L’événement d’après Annie Ernaux au Théâtre Girasole, Arts-spectacles.com, 28 juin 2011.
  18. www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «Argazkiaren erabilera - Annie Ernaux» www.txalaparta.eus (kontsulta data: 2026-05-16).
  19. 1 2 Sommaire complet de l'ouvrage, sur le site de l'AISLF.
  20. (Frantsesez) Présentation du colloque, site Fabula.org ,
  21. (Frantsesez) Communiqué de presse du Consulat de France à Toronto, mai 2008.
  22. (Frantsesez) Article de L'Express.to, mai 2008.
  23. (Frantsesez) Présentation du Colloque, sur le site de l'Université de Liège.[Betiko hautsitako esteka]
  24. Communiqué, sur le site de l'Université de Fribourg.
  25. (Frantsesez) Communiqué du Centre Culturel International de Cerisy
  26. (Frantsesez) Mention de la présence et des interventions de l'auteure, sur le site du CÉRÉdI.
  27. Présentation du Colloque, sur le site du CÉRÉdI.

Sariak eta errekonozimenduak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Verdú, Daniel. (6 de mayo de 2019). La escritora Annie Ernaux gana el Premio Formentor. ISSN 1134-6582..