George Martin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
George Martin
George Martin - backstage at LOVE.jpg
Bizitza
Izen osoa George Henry Martin
Jaiotza Highbury Itzuli1926ko urtarrilaren 3a
Herrialdea  Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua  1927ko apirilaren 12a)
 Erresuma Batua
Lehen hizkuntza ingelesa
Heriotza Swindon2016ko martxoaren 8a (90 urte)
Hezkuntza
Heziketa Guildhall School of Music and Drama Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak disko-ekoizlea, music arranger Itzuli, musikagilea, orkestra zuzendaria, soinu-ingeniaria eta musikaria
Jasotako sariak
Nominazioak
Genero artistikoa rocka
popa
musika klasikoa
Musika instrumentua oboea
organoa
Diskoetxea EMI
Parlophone Itzuli
Apple Itzuli
Zerbitzu militarra
Adar militarra Royal Navy
Parte hartutako gatazkak Bigarren Mundu Gerra
IMDb nm0552326
www.sirgeorgemartin.com/

George Martin (Highbury, Londres, Ingalaterra, 1926ko urtarrilaren 3a - Swindon, Wiltshire, 2016ko martxoaren 8a) britainiar musikagile eta ekoizlea izan zen. Ospetsu egin zen The Beatles taldearekin egin zuen lanagatik. Bosgarren Beatlea deitua izan zen.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

George Martin Londresen hazi zen eta bere kasa ikasi zuen pianoa jotzen. 1943an gudarostean sartu zen eta Bigarren Mundu Gerran parte hartu ondoren piano eta oboeko ikasketak egin zituen. 1950ean EMIn hasi zen lanean, diskoetxe haren Parlophone sailean. 1955ean saileko zuzendari izendatu zuten. Lehenengo arrakasta 1960an lortu zuen, Adam Faith musikagilearen eskutik.

1962an, eta Brian Epsteinen bidez, The Beatles taldea ezagutu zuen eta haien disko bat kaleratu zuen, Love Me Do, berak produzitua. Hurrengo diskoetan nabarmen agertu zituen sorkuntzarako zituen dohainak, adibidez Rubber Soul, Revolver eta Sargent Pepper's Lonely Hearts Club Band diskoetan. Hala, The Beatles taldearekin 1962tik taldea desegin zen arte egindako lanagatik da, batez ere, ospetsua. Bi Grammy irabazi zituen Sargent Pepper´s Lonely Hearts Club Band diskoarekin, ekoizle gisa, 1967an; gaur arte hogei aldiz baino gehiago izendatu dute sariketa horretan.

1970ean The Beatles desegin zenean Paul McCartney eta Ringo Starrekin lan egin zuen, eta beste artista handi batzuen diskoak ere grabatu ditu, Jeff Beckenak adibidez. Bestalde, zinemarako soinu bandak idatzi eta interpretatu ditu. Disko instrumentalak eta bertsioak ere kaleratu ditu, eta The Beatles taldea desegin zenetik, Martin izan zen haien diskoen berrargitalpen guztien arduraduna.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: George Martin Aldatu lotura Wikidatan