Gernikako Akordioa
Gernikako Akordioa | |
---|---|
Mota | akordio |
Honen parte da | Euskal Herriko gatazka |
Data | 2010eko irailaren 25a |
Herrialdea | Espainia |
Wikitekan badira testuak, gai hau dutenak: Gernikako Akordioa |
Gernikako Akordioa Euskal Herriko gatazkaren konponbidean 2010eko irailaren 25ean Gernikan 28 eragile sozial, politiko eta sindikalek sinatutako akordioa izan zen. Bake bidean. Aterabide demokratikoen akordioa izenburuarekin, sinatzaileen artean zeuden Ezker abertzalea eta Eusko Alkartasuna. Lortu Arte akordioaren garapena izan zen akordio hau[1]. Lortu Arte akordioa sinatu zutenez gain Aralar, Alternatiba eta Abertzaleen Batasuna alderdi politikoek sinatu zuten. LAB, STEE-EILAS, ESK, ELB, EHNE eta HIRU izan ziren sindikatuen aldetik sinatzaileak. Eragile sozialen artean Etxerat, Ikasle Abertzaleak, Bilgune Feminista edo Torturaren Aurkako Taldea zeuden. Gazte mailan GaztEHerriaren parte diren taldeak eta Iratzarrik sinatu zuten[2].
Garapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Akordioa bera hainbat filtrazioren ondoren sinatu zen. Hilabete lehenago EAk eta Ezker Abertzaleak akordioa zutela agertu zen prentsan, hainbat alderdi politikori aurkeztu ondoren[3]. Bi hauek filtrazioa Aralarren ardura zela esan zuten[4]. Aralarrek berak hainbat datu filtratu zituen iraila hasieran[5] Akordio hori hainbat eragileri aurkeztu zitzaien ondoren[6] eta ekarpenak jasota dokumentua jada publiko egin zen, lehenago Diario de Noticias egunkarian berriro filtratu bazen ere.
Akordioaren edukia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Akordioaren puntu nagusian hauek dira[7]:
« |
|
» |
—Bake Bidean[oh 1] |
Akordioaren sinatzaileek bai ETAri bai Espainiako Gobernuari pausoak ematea eskatzen diote. Aldi berean sinatzaile guztiek elkarrizketa politikoa Mitchell Printzipioak errespestatuz eman behar direla diote. Bide demokratiko eta politikoak galdegiten dituzten Euskal Herriko egoera politikoa konpontzeko.
Ondorengoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2011ko urtarrilean Gernikako Adierazpenaren sinatzaileekin harremanetan jartzea eskatu zuen Euskal Preso Politikoen Kolektiboak [8]. 2011ko otsailean, Gernikako Akordioko sinatzaileek EPPKko mintzakideekin bilduko zirela adierazi zuten[9]. Bide horretan, EPPKk agiri bat bidali zuen 2011ko otsailaren 27an Gernikako Akordioaren sinatzaileek Donostian egindako ekitaldi nazionalera [10]. 2011ko irailean bat egin zuen Gernikako Akordioarekin hilaren 24an kaleratutako agiri batez.
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ 2010eko irailaren 25a
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Ezker Abertzalea. Bake Bidean. Ezker Abertzalea (Noiz kontsultatua: 2010-10-11).
- ↑ Maruri, Ibai. (2010-09-26). Gernikako agiriaren sinatzaileek bake biderako oinarriak finkatu dituzte. Berria (Noiz kontsultatua: 2010-10-11).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Gaztelaniaz) Urizar entrega al PNV el documento consensuado con la izquierda abertzale sobre las "condiciones mínimas" de un proceso. Europa Press 2010-09-07 (Noiz kontsultatua: 2010-10-11).
- ↑ Sola, Ramon. (2010-09-25). Izquierda abertzale, EA, Aralar, AB y Alternatiba acuerdan impulsar un escenario de paz y diálogo político. Gara (Noiz kontsultatua: 2010-10-11).
- ↑ Aralar considera "importante" el documento de EA y la izquierda abertzale. Europa Press 2010-09-04 (Noiz kontsultatua: 2010-10-11).
- ↑ Izquierda abertzale y EA cerrarán este mes su documento para un proceso de paz. Europa Press 2010-09-08 (Noiz kontsultatua: 2010-10-11).
- ↑ Bake Bidean. (Noiz kontsultatua: 2010-10-11).
- ↑ Gernikako Itunaren sinatzaileekin harremanetan jarri nahi du EPPK-k[Betiko hautsitako esteka] berria.info
- ↑ EPPK-ko kideekin bilduko da Gernikako Akordioaren ordezkaritza bat[Betiko hautsitako esteka] berria.info
- ↑ Los firmantes trabajarán para lograr el cumplimiento total de Gernika