Gerrie Knetemann

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gerrie Knetemann
Presentatie Nederlandse wielerploegen Raleigh en Frisol, deelnemers aan Tour de , Bestanddeelnr 929-2454.jpg
Bizitza
JaiotzaAmsterdam1951ko martxoaren 6a
Herrialdea Herbehereetako Erresuma
HeriotzaBergen2004ko azaroaren 2a (53 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Seme-alabak
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia eta pistako txirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
TI-Raleigh 1976-1983
Mercier 1974-1975
Europ Decor 1984-1984
Sem 1985-1985
PDM (en) Itzuli 1986-1989
 
Jasotako sariak

Gerard Friedrich "Gerrie" Knetemann (1951ko martxoaren 6a, Amsterdam2004ko azaroaren 2a Bergen op Zoom) Herbehereetako txirrindulari profesionala izan zen. 1978ko Munduko Errepideko Txirrindularitza Txapelketa irabazi zuena. Lau urtez jarrian, Tourreko hasierako etapetan elastiko horia jantzi zuen, 1977 eta 1980 artean.

Lau aldiz irabazi zuen Herbehereetako Itzulia eta 11 aldiz korritu zuen Frantziako Tourra, 1974 eta 1987 artean, 10 etapa irabaziz, hau Herbehereetako errekorra izanik, soilik Jan Raasek eta Joop Zoetemelkek berdindu dutena. Knetemannek 127 lasterketa irabazi zituen profesional gisa.

Knetemannek Amsterdamgo azentua mantendu zuen beti eta umore zorrotza zuen, ezaugarri horiek kazetarien kuttuna bihurtu zuen eta bai telebista zein irratiko agerraldiak ohizkoak ziren. Bere urterik onena Frantziako Tourrean 1978 izan zen, 6. etapatik aurrera gidatu zuelarik. Bi egun geroago, liderraren elastiko horia galdu arren, bi etapa gehiago irabazi zituen (horien artean Tourreko azkena, Parisko Champs-Elysées famatuetan).

Raas eta bere TI-Raleigh taldekideekin batera, Knetemannek oinarrizko papera jokatu zuen Zoetemelken 1980ko Tourreko garaipenean, taldeak hamabi etapa irabazi zituen, Tourreko historiako etaparik dominatzaileenetako bat izan zelarik.

Bere karrerak behera jo zuen 1983ko martxoan Flandrian Zehar lasterketan izandako istripu baten ondorioz. Hainbat hilabete behar izan zuen errekuperatzeko, eta, Tourrean berriz ibili zen arren, ez zuen lehen bezain fin eta distiratsu aritu. Hala eta guztiz ere, Knetemannek 1985ean Amstel Gold Race klasikoa irabazi zuen. 1991n erretiratu zen lasterketatik eta Holandako selekzioaren entrenatzaile izendatua izan zen.

Knetemann, Bergen op Zoomen hiru lagunekin bizikletaz ibiltzen ari zelarik hil zen, bihotzeko batek jota.

Emaztea, Gre Donker, ere lasterketako txirrindularia izan zen. Seme bat eta bi alaba izan zituzten. Alabetako bat, Roxane Knetemann 1987an jaioa, ere txirrindulari profesionala izan zen.


Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere kirol ibilbidean, Knetemann zenbait taldetan aritu zen, ospetsuena Peter Postek zuzenduriko TI-Raleigh taldea izan zelarik. Talde honek 1978ko UCIren errepide txapelketa irabazi zuen.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1971

  • Etapa 1 Olympia's Tourrean

1974

1975

1976

1977

1978

1979

1980

1981

1982

1983

1984

1985

1986

1987

Emaitzak Klasikoetan eta Txapelketetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laterketa 1974 1975 1976 1977 1978 1979 1980 1981 1982 1983 1984 1985 1986 1987 1988
Omloop Het Nieuwsblad 11. 20. 21. 37. 47. 48. X
Kuurne-Brusela-Kuurne 12. X
Milan-San Remo 38. 13. 47. 112. 15. 74. 35. 59.
Gante-Wevelgem 54. 14. 27. 31. 44. 41. 78. 43.
Flandriako Tourra 37.
Paris-Roubaix 55.
Flèche Brabançonne 3. 14. 2. 17. 2. 13. 17. 20. 28.
Amstel Gold Race 1. 7. 2. 6. 19. 45. 44. 16. 25. 1.
La Flèche Wallonne 6. 4. 4. 14. 27.
Lieja-Bastogne-Lieja 6. 15. 26. 22. 9. 46.
Züricheko txapelketa 10. 11. 25. 39. 8. 62.
París-Tours 18. 7. 59. 56. 6. 56. 66. 95. 62.
MaillotMundial.PNG Munduko txapelketa UT 10. UT UT 1. 13. UT UT UT UT 57.
MaillotHolanda.PNG Herbehereetako txapelketa 10. 7. 3. 10. 2. 14. 16. 21.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]