Giorgio Chiellini
Giorgio Chiellini (Pisa, 1984) nazioarteko futbolari italiarra, Juventus FC klubarekin defentsa lanetan nabarmendu izan dena.
Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Goitizen desberdinak ditu: Brichiel, Chiello edo baita Re Giorgio [1]. Bere belaunaldiko defendatzaile onenetakoen artean jartzen dute adituek. Chiellinik 2000an hasi zuen bere karrera profesionala, 16 urte zituela, AS Livorno taldean. Toscanako klubarekin lau denboraldi egin ondoren, klubak Serie A gizonezko futbol loga nagusira itzultzea lortu zuen, bere parte hartze nabarmenarekin, eta ordian Italiako klub handienetako batean sartu zen, Juventusen . Bianconero elastikoa jantzi aurretik, urtebete eman zuen maileguan Fiorentinan eta bertan nabarmendu zen, eta horri esker Italiako selekziorako hautatua izan zen.
Selekzioarekin kapitaina izanik, 2021eko Eurokopa irabazi zuen, lehiaketako izarretako bat izan zelarik[2].
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ (Italieraz) I SOPRANNOMI DEI GIOCATORI — Juworld.net
- ↑ (Ingelesez) «A joint Ballon d'Or for Bonucci and Chiellini!» MARCA 2021-07-11 (Noiz kontsultatua: 2021-07-12).