Giovanni Battista Langetti

Wikipedia, Entziklopedia askea
Giovanni Battista Langetti

Bizitza
JaiotzaGenova, 1625
Herrialdea Veneziako Errepublika
HeriotzaVenezia1676ko urriaren 22a (50/51 urte)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Lantokia(k)Venezia
Genero artistikoaerretratua

Giovanni Battista Langetti, baita ere Giambattista Langetti (Genova, 1635Venezia, 1676ko urriaren 22) barroko berantiarraren margolari italiarra izan zen. Genovan, Erroman eta, batez ere, Venezian lan egin zuen. Biolentzia haien margoen ezaugarria da.[1][2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Genovan jaioa han Gioacchino Assereto artistarekin ikasi zuen. Ondoren, Erroman, Pietro da Cortonarekin. 1650. hamarkadan Napolitik pasa omen zen; han José de Ribera, Francesco Fracanzano eta Luca Giordanoren obra ezagutuko zuen. Riberaren eragina zenbait lanetan nabaria da, esaterako San Jeronimoren bisioa (Clevelandeko Arte-museoa). 1656an izurritea Napolin jo zuen eta Langetti, ziur aski Luca Giordanoren aholkua jarraituz, Venezian babestu zen. Venezian Genovako Giovanni Francesco Cassana, bigarren mailako margolariarekin, haren ikasketak burutu zituen.

Bi hamarkadetan Venezian Langettik margolan asko egin zituen. Haren estiloa Caravaggioren tenebrismotik gertu zegoen. Lan ilunak eta biolentoak ziren. 120 daude katalogatuta baina gehiago ari dira aurkitzen. Venezian Johann Karl Loth eta Antonio Zanchi margolarien eragina ezagutu zuen.[3]

Obra ezagunena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lan gehienak gorputz erdiko irudiak dira, gehienak biluztuak. Bezeroak Veneto eta Lombardiako aberatsak zire. Hauek dira margolan ezagun batzuk:

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Giovanni Battista Langetti Aldatu lotura Wikidatan