Giovanni Falcone

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Giovanni Falcone
Giovanni Falcone.jpg
Bizitza
Jaiotza Palermo1939ko maiatzaren 18a
Herrialdea  Italia
Heriotza Capaci1992ko maiatzaren 23a (53 urte)
Heriotza modua Erailketa
Hiltzailea Giovanni Brusca
Gioacchino La Barbera
Salvatore Cancemi
Raffaele Ganci
Salvatore Riina
Familia
Ezkontidea(k) Francesca Morvillo
Hezkuntza
Hizkuntzak italiera
Lanbidea
Lanbidea magistratua, epailea eta abokatua
Jasotako sariak

Giovanni Falcone (Palermo, Sizilia, Italia, 1939ko maiatzaren 18a -Capaci, Sizilia, 1992ko maiatzaren 23a) italiar magistratua izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Siziliako familia burges bateko semea zen. Zuzenbideko ikasketak egin zituen, eta 1964an Siziliako Lentini herrian epaile jarri zen. Trapani herrian ere magistratu izan ondoren, Palermora bidali zuten, eta han hasi zen mafia ikertzen zuten taldeekin lanean, besteak beste, Carlo Alberto dalla Chiesa, Italiako krimenaren aurkako borrokarako buruarekin, eta Rocco Chinnici, Palermoko magistratuarekin; mafiak hil zituen biak 1982 eta 1983an. 1886an, Falconek mafiari buruzko txosten bat idatzi zuen, eta horrekin eta Tomasso Buscetta mafioso damutuaren laguntzarekin, mafiako familien aurkako prozesu luze bati hasiera eman zion: mafiako 338 kide auzipetu zituen. Hala ere, politika-munduko jendeak mafiarekin zerikusia zuela-eta, arazoak izaten hasi zen goi-mailako mafiosoen aurkako lanean. Arazoa hamaika aldiz salatu eta auzitegiz aldatzea eskatu zuen arren, ez zioten eskaria onartu, eta 1989an Palermoko fiskal izendatu zuten. Urte hartan bertan atentatu bat izan zuen, baina kaltegabe atera zen. 1991n Erromara aldatu zuten, kartzela-auzietako zuzendari nagusi gisa, eta estatuko fiskaltzan sartzekotan zegoen, 1992an bere emaztea eta biak Siziliako errepide batean atentatuz hil zituztenean. Hil baino egun batzuk lehenago Cosa Nostrako gauzak liburua argitaratu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Giovanni Falcone Aldatu lotura Wikidatan