Giovanni Schiaparelli
Giovanni Virginio Schiaparelli (Savigliano, Piemonte, 1835ko martxoaren 14a - Milan, 1910ko uztailaren 4a) italiar astronomo bat izan zen. Milango Brera Behatokiko zuzendaria zen, eta 1861. urtean Hesperia planeta txikia aurkitu zuen. Marteko planetari buruzko ikerketa sakonak bideratu zituen, eta bertan ubideak aurkitu uste izan zituen. 1886. urtean meteorito batzuk kometen hondarrak direla frogatu zuen.
2016ko urrian Marteren aurka talka egin zuen Schiaparelli EDM moduloak bere omenezko izena zeraman.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Giovanni Schiaparelli ![]() |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.