Girolamo Frescobaldi
Girolamo Frescobaldi | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Ferrara, 1583ko irailaren 13a |
Herrialdea | Ferrarako Dukerria ![]() |
Heriotza | Erroma, 1643ko martxoaren 1a (59 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Irakaslea(k) | Luzzasco Luzzaschi (en) ![]() |
Ikaslea(k) | Johann Jakob Froberger Johann Kaspar Kerll (en) ![]() Franz Tunder (en) ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | organista, musikagilea eta klabezin-jotzailea |
Mugimendua | musika barrokoa Barrokoa |
Genero artistikoa | musika barrokoa |
Musika instrumentua | organoa Klabizenbaloa |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Girolamo Frescobaldi (Ferrara, Italia, 1583ko irailaren 13a - Erroma, Italia, 1643ko martxoaren 1a) musikagilea eta organo-jotzailea izan zen. Erromako San Petri basilikako organo-jotzailea (1608) izan zen urte askoan, Florentziako gortean zenbait urtez egin zuen egonaldia salbu.
Musika-idazle eta musikaren teoria-egile gisa ospe handia izan zuen, bai Italian eta bai Italiatik kanpora ere. Italiatik kanpo, batez ere Alemanian (Froberger ikasle izan zuen) eta Frantzian (aita Mersennek Frescobaldiren gaitasuna oso aintzat hartzen zuen). Teknika edo musika-tresnetarako gai berririk sortu ez bazuen ere, organorako eta klabezinerako adierazpide- eta estilo-berrikuntza handiak egin zituen. Errenazimentutik jasotako formak landu zituen, baina Errenazimentukoak baino konplexuagoak dira haren lanak. Hura izan zen preludioaren eta fugaren eta pasacaglia handien oinarriak eman zituena. Frescobaldik ahozko (Madrigalak eta ariak) eta musika-tresnetarako (Fiori musicali, 1635) musika-bildumak argitaratu zituen. Johann Sebastian Bachengan eragin handia izan zuen.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.