Giuliana Sgrena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Giuliana Sgrena

Bizitza
JaiotzaMasera1948ko abenduaren 20a (75 urte)
Herrialdea Italia
Lehen hizkuntzaitaliera
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta idazlea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaLeft, Ecology and Freedom (en) Itzuli

Giuliana Sgrena (Masera, 1948ko abenduaren 20a) gerra kazetari italiarra, Iraken bahitua izan zena 2005ean.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sgrena gerra kazetaria da eta bere lana batez ere emakumeen eskumenen aldeko eta gerraren aurkakoa izan da. 1980. hamarkadan Guerra e Pace aldizkarian lan egin zuen. Parti d'Unité Prolétarienne alderdiaren kidea izan zen.

2005eko otsailaren 4an Iraken bahitua izan zen. Kazetaria 1988tik Il Manifesto egunkari komunistaren langilea zen eta hilabete bat egon zen Bagdadeko erdialdean bahituta. Martxoaren 4an aske utzi zuten.

Bere askapenean, antza, oker baten ondorioz, kazetaria zihoan automobila John Negroponte enbaxadorea babestu behar zuten soldadu estatubatuarrek tirokatu zuten. Nicola Calipari, Italiako Zerbitzu Sekretuen burua, Sgrena babesten saiatu zen eta hil zuten.[1] Sgrena lesio bat jasan zuen; gidaria ere, Andrea Carpani, zauritua gertatu zen baita ere. Italiako Gobernuak azalpenak eskatu zituen eta George W. Bushek bere doluminak aurkeztu zituen.[2]

2005ean Stuttgarten Bakearen Saria eman zioten.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bakarka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolaborazioan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Giuliana Sgrena eta beste egile batzuk: Introduzione allo studio del pensiero di Mao. Breve corso della Commissione culturale del Movimento lavoratori per il socialismo, Milan, Edizioni di cultura popolare, 1977.
  • Giuliana Sgrena eta beste egile batzuk: La schiavitù del velo. Voci di donne contro l'integralismo islamico, Erroma, Manifestolibri, 1995; 1999, ISBN 88-7285-177-7.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]