Giuseppe Di Stefano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Giuseppe Di Stefano
Giuseppe di Stefano - 1983.jpg
Bizitza
JaiotzaMotta Sant'Anastasia1921eko uztailaren 24a
Herrialdea Italiako Erresuma  (1921eko uztailaren 24a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  2008ko martxoaren 3a)
HeriotzaSanta Maria Hoè2008ko martxoaren 3a (86 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakopera abeslaria eta abeslaria
Jasotako sariak
Genero artistikoaopera
Ahots motatenorra
Musika instrumentuaahotsa

giuseppedistefano.it
IMDB: nm0224339 Spotify: 6kjCrVbejP0Aw6otiMaxNt iTunes: 286166 Musicbrainz: 3dcbbc64-b9e0-4bfa-b5ee-871de35be0c2 Discogs: 696181 Allmusic: mn0000731975 Find a Grave: 25177173 Edit the value on Wikidata

Giuseppe Di Stefano (Catania, Sizilia, Italia, 1921eko uztailaren 24a - Milan inguruan, Italia, 2008ko martxoaren 3a) italiar tenorra izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere herriko Bellini Kontserbatorioan ikasi ondoren, Milanera eta Erromara joan zen, opera-ikasketak egitera. Gerraosteko urte latzetan, Arturo Toscaniniren laguntza jaso zuen, eta 1946an kantatu zuen lehen aldiz, Masseneten Manon opera. Arrakasta itzela izan zuen, eta harrezkero, 1950eko eta 1960ko hamarraldietako opera-kantari onentzat hartu zuten, Mario del Monacorekin batera.

Munduko opera-antzoki nagusietan, eta bere garaiko opera-kantari handienekin kantatu zuen: Renata Tebaldirekin, Anita Cerquettirekin eta batez ere Maria Callasekin. Obrarik ezagunenetako protagonista izan zen: Donizettiren L'elisir d'amore eta La Favorita; Masseneten Manon eta Werther; Verdiren Rigoletto eta La Traviata, eta, oro har, obra liriko guztietakoa. 1991n, omenaldia egin zioten Milango Scalan; garai hartako abeslaririk onenek parte hartu zuten bertan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]