Arturo Toscanini
| Arturo Toscanini | |||
|---|---|---|---|
(1930(e)ko hamarkada) | |||
1949ko abenduaren 5a - 1949ko abenduaren 7a | |||
| Bizitza | |||
| Jaiotza | Parma, 1867ko martxoaren 25a | ||
| Herrialdea | |||
| Lehen hizkuntza | italiera | ||
| Heriotza | Manhattan eta Riverdale, 1957ko urtarrilaren 16a (89 urte) | ||
| Hobiratze lekua | Milango monumentuzko hilerria | ||
| Heriotza modua | berezko heriotza: istripu zerebrobaskularra | ||
| Familia | |||
| Aita | Claudio Toscanini | ||
| Ezkontidea(k) | Carla Toscanini De Martini (1897ko ekainaren 21a - 1951ko ekainaren 23a) | ||
| Seme-alabak | |||
| Familia | ikusi
| ||
| Hezkuntza | |||
| Heziketa | Conservatorio Arrigo Boito (en) | ||
| Hizkuntzak | italiera | ||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | musikaria, orkestra zuzendaria, musika-zuzendaria, konpositorea, politikaria eta arte bildumagilea | ||
| Lantokia(k) | Erroma Milan New York eta Lierna | ||
| Jasotako sariak | |||
| Genero artistikoa | musika klasikoa | ||
| Musika instrumentua | txeloa | ||
| Diskoetxea | RCA Red Seal His Master's Voice (en) | ||
Arturo Toscanini (Parma, 1867ko martxoaren 25a - New York, 1957ko urtarrilaren 16a) italiar orkestra-zuzendaria izan zen.
Biolontxelo eta Konposizio ikasketak egin zituen Parmako Kontserbatorioan. Hemeretzi urte zituelarik, Rio de Janeiroko Opera Etxean Verdiren Aida operaren zuzendaritzaz arduratu behar izan zuen ustekabean. Geroago, orkestra-zuzendari ospetsu bihurtu zen Italian. 1898. urtean Milango La Scalako musika-zuzendari izendatu zuten, eta 1908. urtean New York Metropolitan Operakoa. 1928-1936. urteetan New Yorkeko Orkestra Filarmoniko-Sinfonikoko zuzendari izan zen, eta mundu osoko orkestretan egin zituen agerpenak. 1937-1954. urteetan NBC Orkestra Sinfonikoko zuzendari izan zen. Verdi, Beethoven eta Wagnerren lanen zuzendari bikaina izan zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.