Giuseppe Fiorelli

Wikipedia, Entziklopedia askea
Giuseppe Fiorelli

Italiako Erresumako senataria

1865 -
Naples National Archaeological Museum (en) Itzuli museo zuzendari

1863 - 1875
Bizitza
JaiotzaNapoli1823ko ekainaren 8a
Herrialdea Bi Sizilietako Erresuma
 Italiako Erresuma  (1861eko martxoaren 17a -  1896ko urtarrilaren 28a)
HeriotzaNapoli1896ko urtarrilaren 28a (72 urte)
Hezkuntza
Doktorego ikaslea(k)Edoardo Brizio (en) Itzuli
Hizkuntzaklatina
italiera
Jarduerak
Jarduerakarkeologo klasikoa, numismatikaria, katedraduna, politikaria eta arkeologoa
Enplegatzailea(k)Napoli Federiko II.a Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaAlemaniar Arkeologia Institutua
Arte Ederren Akademia (Frantzia)
San Petersburgoko Zientzien Akademia
Prusiako Zientzien Akademia
Linzeen Akademia
Zientzien Errusiar Akademia
Zientzien Bavariar Akademia
Accademia delle Scienze di Torino
Göttingengo Zientzien Akademia

Giuseppe Fiorelli (1823ko ekainaren 7a - 1896ko urtarrilaren 28a) italiar arkeologoa izan zen. Ponpeian egindako indusketek hiria babesten lagundu zuten.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fiorelli 1823ko ekainaren 7an jaio zen Napolin. Ponpeian egin zuen hasierako lana 1848an amaitu zen. Orduan, espetxeratu egin zuten arkeologiarekiko ikuspegi erradikalagatik eta sentimendu nazionalista sendoaengatik, eta horrek Fernando II.a Napoliko erregearekin arazoak izatera eraman zuen. Kartzelan egon zen bitartean, Ponpeiako Antzinatasunen Historia (1860 - 1864) izeneko lanaren hiru liburukiak idatzi zituen. Geroago, Napoleko Unibertsitatean arkeologiako irakasle izan zen eta indusketen zuzendari izan zen (1860 - 1875), aldi berean Napoliko Arkeologia Museo Nazionaleko zuzendari izan zen 1863tik aurrera.

Ponpeiako indusketako zuzendaria zela, sistema guztiz berria aurkeztu zuen proiektuarentzat. Kaleak lehenbailehen induskatu baino, etxeak zorutik sabairaino induskatzeko, goitik beherako indusketa sistema berria ezarri zuen —aurkitutako guztia kontserbatzeko modu hobea zen hori. Horrela, indusketa lanetan jasotako informazio guztia antzinako eraikinak eta haien barruak zaharberritzen laguntzeko erabil zitekeen— nahiz eta hormetako pintura eta mosaiko gehienak deserrotu eta Napolira bidaltzen jarraitu. Horrez gain, hiriaren topografia antolatu eta gaur egun oraindik erabiltzen den "eskualde", "insulae" eta "domus" sistema batean banatu zuen.

Fiorelli ezaguna da haren izena jaso zuen prozesu batek sortutako igeltsuzko kalkoengatik: 'Fiorelli prozesua'. Konturatu zen hilotz bat edo beste material organiko bat errautsetan lurperatuta egon denean, usteltzeak inguratzen duen errauts gogorretan barrunbe bat uzten duela. Barrunbe hori aurkitzen denean, Parisko igeltsua isurtzen da eta gogortzen uzten da. Kanpoko errautsa arretaz kentzen da eta igeltsuak pertsona edo animalia errepikatzen du heriotza unean. Prozesu horrek jendea erupzioan nola hil zen, azken momentuetan zer egiten ari ziren eta zer arropa zeramaten jakitera eman zuen.

Fiorelli ezaguna zen atzerriko ikasleekiko jarrera irekiarengatik. Prestakuntza eskola sortu zuen, italiarrek zein atzerritarrek teknika arkeologikoak ikasi eta Ponpeian erabilitako materialen eta eraikuntza metodoen azterketa berezia egin zezaten. Bere agintaldian, ikasle nabarmen ugari etorri ziren Ponpeiako aztarnak ikastera. August Mau barne, 1882an, Ponpeiako margolanak dekorazio estilo desberdinetan sailkatzeko sistema sortu zuena.

1875ean Fiorelli Italiako Arte Ederretako eta Antigoaleko zuzendari nagusi bihurtu zen, eta bertan egon zen hil arte. Ponpeian egin zuen lana Michele Ruggierok, Giulio De Petrak, Ettore Paisek eta Antonio Soglianok jarraitu zuten. Azken horrek etxeko teilatuak egurrez eta teilaz zaharberritzen hasi zen gainerako hormetako margolanak eta mosaikoak babesteko.

Fiorelli kausa ezezagunengatik hil zen 1896ko urtarrilaren 28an Napolin.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • "Osservazioni sopra talune monete rare di città greche".
  • Monete inedite dell'Italia antica, Napoli 1845, 22, 9 zk.
  • " Pompeianarum Antiquitatum Historia ", la storia degli scavi di Pompei (1860 - 1864).
  • Napoliko Museo Nazionalaren katalogoa: Medagliere, Vol. I, Monete Greche, Napoliko Arkeologia Museo Nazionala, 1870
  • Napoliko Museo Nazionalaren katalogoa: Collezione Santangelo. Napoli, 1866-67.
  • Description di Pompei, 1875
  • Guida di Pompei, Erroma (Tipografia Elzevirikoa) 1887, or. 112

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]