Edukira joan

Giuseppe Terragni

Wikipedia, Entziklopedia askea
Giuseppe Terragni
Bizitza
JaiotzaMeda eta Mêda (en) Itzuli1904ko apirilaren 18a
Herrialdea Italiako Erresuma
HeriotzaComo eta Pavia1943ko uztailaren 19a (39 urte)
Heriotza modua: Tronbosia
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaPolytechnic University of Milan (en) Itzuli
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa, hirigilea eta diseinatzailea
Lan nabarmenak
Genero artistikoaarrazionalismoa


Giuseppe Terragni (Meda, Lombardia, 1904ko apirilaren 18Como, 1943ko uztailaren 19) arkitekto italiarra zen, gehien bat Mussoliniren erregimen faxistaretzat lan egin zuena. Arkitektura arrazionalista italiarraren sustatzaile eta burua izan zen. Lanik ezagunena Comoko Casa del Fascio deritzana da, 1932-36 urteetan eraikia probintziako Alderdi Faxistaren egoitza izateko.

1921 urtean Milango Politeknikoan izena eman zuen, Scuola Superiore di Architettura delakoan, eta 1926 urtean diplomatu zen. 1927an, Rassegna italiana aldizkarian Gruppo 7 taldearen lau artikuluak argitaratu zituen, Arrazionalismo Italiarraren manifestutzat hartzen direnak. Talde hau, Terragniz gain, Adalberto Libera, Luigi Figini, Gino Pollini, Guido Frette, Sebastiano Larco eta Carlo Enrico Ravak osatzen zuten.

Lan garrantzitsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 1929 : Novocomum eraikina, Como
  • 1930 : Lehen Mundu Gerran hildakoei Monumentua, Erba, Como
  • 1932 : O aretoa Iraultza Faxistaren Erakustaldian
  • 1932-36 : Casa del Fascio, Como
  • 1933-35 : Rustici Etxea, Milan
  • 1936-37 : Sant'Elia haurtzaindegia, Como
  • 1938 : Danteum proiektua, Erroma
  • 1938-40 : Casa del Fascio, orain Palazzo Terragni, Lissone
  • 1939-40 : Giuliani-Frigerio apartamentu eraikina, Como

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]