Gloria Ferrer
Gloria Ferrer | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1936 (87/88 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Irakaslea(k) | Javier Ziga Etxandi Gerardo Sacristán |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
gloriaferrer.org… |
Gloria Ferrer Garcia (Iruñea, 1936) nafar margolaria da. Arront berea duen estiloa landu du, moda eta eskoletatik at. Giza irudiaren protagonismoa eta kolorearen erabilera fauvista dira haren margolanetako ezaugarri nagusiak.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gloria Ferrer Garcia Iruñean jaio zen 1936an. Nafarroako hiriburuan, Gerardo Sacristán eta Javier Ziga izan zituen irakasle. San Fernandoko Arte Ederren Goi Eskolan hasi zen ikasten, Madrilen, baina Sant Jordikora aldatu zen geroago, eta Bartzelonako Unibertsitatean erdietsi zuen Arte Ederretako lizentzia.[2]
Bartzelonan Ernest Santasusagnarekin lan egin zuen, eta baita Ramon Sanvisensen lantegian ere. Izan ere, Sanvisensekin prestatu zuen bere lehenbiziko erakusketa, Bartzelonako Petritxol kalean egin zuena, oso harrera ona jasoz. Horren ostean, Iruñean, Madrilen, Bilbon, Donostian, Barakaldon edota Zaragozan aurkeztu zituen bere lanak.[3]
1990eko hamarkadatik aitzina, Europako eta Estatu Batuetakoko erakusketa aretoetan agertu zituzten haren margoak. Espainiako, Frantziako, Ingalaterrako, Italiako eta Ipar Amerikako bilduma partikularretan dago obra gehiena.[3] Nafarroako Museoan, Maternidad Gitana ikus daiteke.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Ezker Calvo, Alicia. Ferrer García, Gloria. Auñamendi Entziklopedia [on line], 2023, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023ko otsailak 2).
- ↑ Beorlegui, Patricia. La pintura colorista de Gloria Ferrer. Diario de Noticias, 2011ko azaroak 21, noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2023ko otsailak 2).
- ↑ a b Gloria Ferrer: biografia. gloriaferrer.org (Noiz kontsultatua: 2023ko otsailak 2).
- ↑ Maternidad gitana. ceres.mcu.es (Noiz kontsultatua: 2023ko otsailak 2).