Godfried Schalcken
Godfried Schalcken | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Dordrecht, 1643 |
Herrialdea | Zazpi Herbehere Batuen Errepublika |
Heriotza | Haga, 1706ko azaroaren 16a (62/63 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Françoise van Diemen (en) (1679ko urriaren 31 - |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | nederlandera |
Irakaslea(k) | Gerrit Dou Samuel van Hoogstraten |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Lantokia(k) | Dordrecht Leiden Dordrecht Haga Londres Haga eta Düsseldorf |
Lan nabarmenak | |
Genero artistikoa | erretratua |
Godfried Schalcken edo Gottfried Schalken (1643 – 1706ko azaroaren 16a). Holandako genero eta erretratu margolaria izan zen. Kandelen argiak sortzen duen argitasuna adierazten maisu izan zen.
Bizitza eta lana
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Godfried Schalcken Made-n jaio zen, Brabant eskualdeko Iparraldean. Aita Cornelis Schalcken eta ama Aletta Lydius zituen. 4 urte bete aurretik, familia Dordrechtera joan zen eta bertan aita Latin eskolako errektore izan zen.
Leidenera joan arretik Schalckeren irakaslea Samuel van Hoogstraten[1] izan zen. Horrez gain Gerard Dou-ren estudioan ere izan zen, hau Rembrandten ikasle ospetsuenetakoa izanik. Hala bada, Goldfrieden lehendabiziko lanek Gerard Douren lanen antza handia zuten.
Leidenen lan egin zuen 1675 urtera arte eta ondoren Dordrechtera itzuli zen 1691 urtera arte. Ordutik Hagan bizi izan zen eta bertan bere heriotza egunera arte lan egin zuen, 1706 urtean, 63 urte zituela.
Ingalaterran ere izan zen (1692-1697), baina bere izaera gogorrak ez zuen bertako gizartearekin bat egin.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Schalcken hainbat erretratu margotu zituen. Horien artean Ingalaterrako William III.arena, gaur egun, Amsterdameko Rijksmuseuman.
Dou margolariaren modura, Schalcken kandelez piztutako eszena txikiak egiten espezializatu zen.[1] Horren adibide ditugu besteak beste toki hauetan: Buckingham Palace, Louvre, Viena eta Dresdenen.
-
Gizon baten erretratua
-
Emaztea Françoise van Diemenen erretratua, 1679 urtean
-
Artista eta modeloa antzinako estatua bati so kandelen argipean
-
Emakume gaztea kandelarekin
-
Emakume gaztea
-
Emakume gaztea arrainarekin
-
Portrait of Sir Richard Levett, Lord Mayor of London, 1699.
-
To each his own c. 1670-1675. Rijksmuseum Amsterdam
-
Pygmalion
-
William III of England
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Godfried Schalcken |
Schalcken, Godfried
Wikiiturrietan badira testuak, gai hau dutenak: Schalcken, Godfried |