Gorka Azkune Galparsoro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gorka Azkune Galparsoro

Bizitza
JaiotzaAzpeitia, 1982 (41/42 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaDonostiako Informatika Fakultatea
Euskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakinformatikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Deustuko Unibertsitatea
Tecnalia
Jasotako sariak
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea

Inguma: gorka-azkune-galparsoro-00

Gorka Azkune Galparsoro (Azpeitia, 1982) gipuzkoar informatikaria, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea eta ikertzailea da, bere ikerketa IXA taldean egiten duela. Lehenago irakasle eta ikertzaile ere izan zen Deustuko Unibertsitatean, MORElab taldearen barruan ikertzen zuela. Bertan nazioarteko zein estatu-mailako hainbat proiektutan lan egin zuen, hala nola City4Age (H2020), Simpatico (H2020) eta Fraseware (H2020).

Ibilbidea ikasketetan eta ikerkuntzan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingeniaritza Informatikoko ikasketak egin zituen EHUn, Donostiako Informatika Fakultatean. Karrera amaierako proiektua Max Planck Institutuan Ignacio Ciracen zuzendaritzapean egin zuen bozketa kuantikoko protokoloen eremuan. 2015ean defendatu zuen bere doktoretza-tesia Deustuko Unibertsitatean, “Learning for Dynamic and Personalised Knowledge-Based Activity Models” izenburupean. Aurretik Tecnalian aritu zen lanean, robotika eta ikusmen artifizialeko hainbat proiektutan: Iward (FP7), Autorecon (FP7) eta Across (Plan Avanza I+D). Hogei argitalpen baino gehiago ditu nazioarteko kongresuetan eta aldizkari indexatuetan, eta hainbat ikerketa-ikastarotan parte hartu du, hala nola ROS Fall School on Cognition-enabled Mobile Manipulation eta IFR Research Lectures. Bere gaur egungo ikerketa-ildoak ikasketa sakon multimodalean kokatzen dira ikusmen artifiziala eta hizkuntzaren prozesamendua konbinatuz. Besteak beste, hiru doktoretza-tesi zuzentzen ari da.

Zientzia dibulgatzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Adimen Artifiziala eta euskara" hitzaldian Mikel Artetxe, Gorka Azkune eta Nora Aranberri (EHU, 2020-12-03)

Beste inork egin ez duena lortu du: 2002-2004 urte tartean hiru aldiz jarraian lortu zuen dibulgazio-artikuluentzako CAF-Elhuyar saria eta berriro lortu zuen hurrengo hamarraldian, 2013tik 2017ra bitartean ia jarraian lau aldiz irabazi zuen.[1] Elhuyar aldizkarian bertan 13 artikulu baino gehiago argitaratu ditu, 2002an hasi zen horretan, oraindik informatikako ikaslea baino ez zela. Azken urteetan, 2014tik izenburu hauek plazaratu ditu:[2]

  • Jakin-minaren indarra
  • Adimen artifiziala jokoan. Helena Matute Greñorekin idatzita
  • Zenbakien hizkuntza
  • Intuizioaren bide ilunak argitzen
  • Nola prestatzen duzu kafea?
  • Zertarako balio du horrek?
  • Garun txiki birtualak
  • Geneak, neuronak eta ordenagailuak
  • Fikzioa errealitate bihurtzen denean

Eta beste hainbat mediotan parte hartzen du, besteak beste, Berrian, Euskal Telebistan edo Euskadi Irratiko Norteko Ferrokarrila saioan.[3][4]

Sariak eta errekonozimenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2002: CAF-Elhuyar zientzia eta teknologia sarietako bigarren saria."... eta halako batean sokak agertu ziren"[5]
  • 2003: CAF-Elhuyar zientzia eta teknologia sarietako sari berezia. Naturaren seme ezkutuak[6]
  • 2004: CAF-Elhuyar zientzia eta teknologia sarietako sari berezia. Ordenagailu kuantikoak, XXI. mendeko ordenagailuen hastapenak[7]
  • Gorka Azkune. Elhuyar saria jasota 2015
    2013: Dibulgazio-artikulurik onenarentzako CAF-Elhuyar saria.[8] Fikzioa errealitate bihurtzen denean[9][10]
  • 2014: Dibulgazio-artikulurik onenarentzako CAF-Elhuyar saria. Garun Txiki birtuala[11][12]
  • 2015: Dibulgazio-artikulurik onenarentzako CAF-Elhuyar saria.[1] [13]
  • 2015: Udako Euskal Unibertsitatean 2015/2016 ikasturteko sarrera-hitzaldia Eibarren izenburu honekin: “Zientzia istorio bat. Lehenaldira begiratuz etorkizuna eraikitzen"[14]
    Gorka Azkune Galparsoro Ikergazte kongresuko sariduna 2015kean
  • 2015: IkerGazte kongresuko Ingeniaritza eta Arkitektura alorrean saria. “Ezagutzan oinarritutako giza-jardueren eredu dinamiko eta pertsonalizatuak ikasten” izeneko ikerlana aurkeztu zuen Durangon.[15]
  • 2017: Dibulgazio-artikulurik onenarentzako CAF-Elhuyar saria.[1] Intuizioaren bide ilunak argitzen [16][17]
  • 2020: Hizkuntzaren prozesamendua lantzen duen COLING nazioarteko kongresuan Aparteko Artikuluaren Saria jaso zuen (Outstanding Paper Award).[18] Artikulua beste ikertzaile hauekin idatzi zuen: Jon Ander Campos, Kyunghyun Cho, Arantxa Otegi, Aitor Soroa, Eneko Agirre and Gorka Azkune. Izenburua hau zen: Improving Conversational Question Answering Systems after Deployment using Feedback-Weighted Learning. (Elkarrizketa moduko galdera-sistemak hobetzea inplementazioaren ondoren, atzeraelikadurako ikaskuntza haztatua erabiliz).[19]
  • 20 artikulu baino gehiago argitaratu ditu punta-puntako nazioarteko kongresu eta aldizkarietan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c «Elhuyar sariak» www.elhuyar.eus (Elhuyar Fundazioa) (Noiz kontsultatua: 2020-12-06).
  2. «Gorka Azkune Galparsoro :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-07).
  3. Azkune Galparsoro, Gorka. «Artikuluak, bilatzailea» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-12-07).
  4. «site:www.eitb.eus/eu/ Gorka azkune - Google Bilaketa» www.google.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-07).
  5. Azkune Galparsoro, Gorka. (2001). «... eta halako batean sokak agertu ziren» ELHUYAR ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA (173) ISSN 2255-4998. (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
  6. Azkune Galparsoro, Gorka. (2003). «Naturaren seme ezkutuak» ELHUYAR ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA (184) ISSN 2255-4998. (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
  7. Az kuneGalparsoro, Gorka. (). «Ordenagailu kuantikoak, XXI. mendeko ordenagailuen hastapenak» ELHUYAR ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA (194): 45. ISSN 2255-4998. (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
  8. «CAF-Elhuyar 2013» www.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
  9. Azkune Galparsoro, Gorka. (2013). Fikzioa errealitate bihurtzen denean. Elhuyar.
  10. Azkune Galparsoro, Gorka. (2013). «Fikzioa errealitate bihurtzen denean» ELHUYAR ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA (308): 46–49. ISSN 2255-4998. (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
  11. Azkune Galparsoro, Gorka. (2014). «Garun Txiki birtualak». Elhuyar.
  12. Azkune Galparsoro, Gorka. (2015). «Garun txiki birtualak» ELHUYAR ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA (318): 44–47. ISSN 2255-4998. (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
  13. Azkune Galparsoro, Gorka. (2016). «Zertarako balio du horrek?» ELHUYAR ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA (321): 50–52. ISSN 2255-4998. (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
  14. Azkune Galparsoro, Gorka. (2015). Sarrera hitzaldia: Zientzia istorio bat. Lehenaldira begiratuz etorkizuna eraikitzen. (Noiz kontsultatua: 2020-12-07).
  15. «Gorka Azkune: “Jakintza arlo ezberdinetako jendea elkartu eta ideiak partekatzea oso garrantzitsua da zientziaren aurrerakuntzan” — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2020-12-07).
  16. www.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
  17. Azkune Galparsoro, Gorka. (2017). «Intuizioaren bide ilunak argitzen» ELHUYAR ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA (326): 46–48. ISSN 2255-4998. (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
  18. (Ingelesez) «COLING’2020 outstanding papers announcement» COLING’2020 2020-11-29 (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
  19. Campos, Jon Ander; Cho, Kyunghyun; Otegi, Arantxa; Soroa, Aitor; Agirre, Eneko; Azkune, Gorka. (2020-12). «Improving Conversational Question Answering Systems after Deployment using Feedback-Weighted Learning» Proceedings of the 28th International Conference on Computational Linguistics (International Committee on Computational Linguistics): 2561–2571. (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]