Gorongosako natura parkea
Gorongosako natura parkea | |
---|---|
II. maila: parke nazional | |
Datu orokorrak | |
Mota | Parke nazional |
Azalera | 4.000 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 18°45′58″S 34°30′00″E / 18.766°S 34.5°E |
Herrialdea | Mozambike |
Province of Mozambique | Sofala probintzia |
Gorongosako natura parkea Mozambikeko erdialdean kokatuta dago, 4.000 kilometro karratuko azalerarekin. Ekosistema batek baino gehiagok osatzen dute, sabanak, ibaiek ureztatutako ibarrek eta oihan tropikalek besteak beste.
Garai batean Afrika osoko naturagunerik aberatsenen artean zegoen fauna basatiari dagokionez. Hala ere, XX. mendeko azken laurdenean herrialdeak pairatutako gerra zibilak triskantzak eragin zituen animaliengan eta ekosistemetan orokorrean.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Portugaldar Inperioaren garaian, 1920 inguruan 1.000 kilometro karratuko eremu babestua sortu zuten bertan ehiztarien zerbitzurako. Hurrengo hamarkadan, Jose Henriques Coimbra eta Jose Ferreira arduradunak zirelarik, zabaldu zuten esparrua 3.200 km2-tara. Ospe handia hartu zuen lekuak, eta turista ugari hurbiltzen zen garai hartan. Uholde handi batek jota, hustutako eraikinetan sartu ziren bizitzera lehoiak, are erakargarriago bihurtuz bisitarientzat. Hain zuzen ere, Casa dos Leões izena hartu zuen eraikin hark.
1950eko hamarkadan Alfredo Rodriques-ek hartu zuen kargu nagusia eta ehiza debekatzen hasi zen, turismorako eremu moduan bilakatzeko. Azkenean, 1960an natura parke izendatu zuten. Hortik 1975 arte garapen handiena eduki zuen parkeak, Armando Rosinharen eskutik. Garairik hoberenetan, Kenneth Tinley naturalista australiarrak eta bere taldeak kontatu zituzten 200 lehoi, 2.200 elefante, 14.000 bufalo, 5.500 ñu, 3.000 zebra, 3.500 ur antilope, 2.000 inpala eta 3.500 hipopotamo.
Independentzia gerrak ez bezala, ondorengo gerra zibilak esan bezala hondamendia ekarri zuen parkera, 1977tik 1994ra. 1983an parkea itxi behar izan zuten eta abandonaturik gelditu zen. Ugaztun handien kopurua murriztu zen modu itzelean %95eko portzentaian. 1994an, eta bereziki 2004tik aurrera parkea martxan ipintzea lortu zuten Mozambikeko Gobernuak eta Carr Fundazio estatubatuarrak.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez)(Portugesez)Gorongosako webgune ofiziala.