Gottfried Keller
Itxura
| Gottfried Keller | |
|---|---|
(1885) | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Zürich, 1819ko uztailaren 19a |
| Herrialdea | |
| Talde etnikoa | Suitzarra |
| Heriotza | Zürich, 1890eko uztailaren 15a (70 urte) |
| Hobiratze lekua | Cemetery Sihlfeld (en) |
| Familia | |
| Aita | Johann Rudolf Keller |
| Ama | Elisabeth Keller |
| Haurrideak | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Municheko arte ederren akademia Heidelbergeko Unibertsitatea |
| Hizkuntzak | alemana |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | idazlea, olerkaria, margolaria, eleberrigilea eta chancery manager (en) |
| Lantokia(k) | Zürich Munich eta Heidelberg |
| Lan nabarmenak | ikusi
|
| Jasotako sariak | ikusi
|
| Genero artistikoa | eleberri laburra lirika paisaia margolaritza |
Gottfried Keller (Zurich, 1819ko uztailaren 19a - Zurich, 1890eko uztailaren 15a) suitzar olerkari eta nobelagilea izan zen, XIX. mendeko alemanezko suitzar idazle handiena.
Arte-ikasketak egin zituen, baina bere lehen poema-liburuak izan zuen arrakastaren ondoren, gaineratzekoak utzi eta literaturan jardutea deliberatu zuen. Bere obra nagusia, Der grüne Heinrich (1854, Heinrich gaztetxoa) autobiografia-nobela handia da. Zenbaitetan Suitzan idatzi den nobelarik bikainenentzat hartu izan da. Haren zenbait obra: Die Leute von Seldwyla (1874, Seldwylako herria), Züricher Novellen (1854, Zuricheko eleberriak).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Alemanez):Kellerren lanak.