Carmen Maura

Wikipedia, Entziklopedia askea
Carmen Maura
(Carmen Maura) Entrega de la Medalla internacional de las Artes de la Comunidad de Madrid a Carmen Maura (33552184358) (cropped).jpg
Bizitza
Izen osoaMaría del Carmen García Maura
JaiotzaMadril1945eko irailaren 15a (76 urte)
Herrialdea Espainia
BizilekuaMadril
Paris
Lehen hizkuntzagaztelania
Familia
Ezkontidea(k)Francisco Forteza Pujol (en) Itzuli
Familia
Hezkuntza
HeziketaArte Ederren Goi Eskola Nazionala
Hizkuntzakgaztelania
frantsesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, telebista aurkezlea eta zinema aktorea
Lan nabarmenakMujeres al borde de un ataque de nervios
¡Ay
La comunidad
Volver
Les Femmes du 6e étage
Jasotako sariak
Nominazioak

IMDB: nm0560962 Allocine: 2678 Allmovie: p46566
Discogs: 1770068 Edit the value on Wikidata

Carmen García Maura (Madril, 1945eko irailaren 15a -) espainiar antzezlea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

25 urte zituela antzezle izateko erabakia hartu zuen. Los Goliardos abangoardiako antzerki-taldean hasi zen lanbide horretan. 1970eko hamarraldian zehar jardun zuen talde hartan, Madrilgo kontrakulturaren mugimenduaren barruan, eta orduan ezagutu zuen Pedro Almodóvar zuzendari espainiarra, zeinarekin grabatu baititu hainbat film, adibidez Pepi, Luci, Bom y otras chicas del montón (1980), Entre tinieblas (1983), ¿Qué he hecho yo para merecer esto? (1984), La ley del deseo (1986) eta Mujeres al borde de un ataque de nervios (1988), 1987an atzerriko filmik onenaren Oscar sarirako hautagai izendatua.

Almodóvarrekin egindako film horiei esker azken urteetako espainiar antzezle ezagunenetakoa bihurtu da Carmen Maura, eta atzerrian hainbat lan egiteko aukera izan du, Frantzian batez ere, arrakasta handiaz gainera. Carlos Saura zuzendari ezagunarekin ere lan egin zuen ¡Ay, Carmela! (1990) filmean.

Carmen Mauraren beste film aipagarri batzuk dira Tigres de papel (1977), ¿Qué hace una chica como tú en un sitio como éste? (1978), Gary Cooper que estás en los cielos (1980), Sé infiel y no mires con quién (1985), Matador (1986), Sombras en una batalla (1993), El palomo cojo (1995), La comunidad (2000), Reinas (2005), Volver (2006), Tetro (2009).

Sari asko jaso ditu bere karreran, besteak beste, antzezle onenaren bi Goya sari.

2013an Donostiako Zinemaldian Donostia Saria jaso zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Madrilgo Erkidegoa
Artikulu hau Madrilgo Erkidegoko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.