Güell parkea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Güell parkea
World Heritage Logo global.svg UNESCOren gizateriaren ondarea
Bé cultural d'interès nacional
Parc Guell 01.jpg
Güell parkearen sarrera
Kokapena
kokapenmapa
Kokapen fisikoa Carmel Hill
Helbidea Güell parkea, Gràcia
Koordenatuak 41° 24′ 49″ N, 2° 09′ 10″ E / 41.413611111111°N,2.1527777777778°E / 41.413611111111; 2.1527777777778Koordenatuak: 41° 24′ 49″ N, 2° 09′ 10″ E / 41.413611111111°N,2.1527777777778°E / 41.413611111111; 2.1527777777778
Historia eta erabilera
Irekiera 1900
Arkitektura
Arkitektoa Antoni Gaudí
Estiloa modernismo katalan
Art Nouveau
Gizateriaren ondarea
Irizpidea (i), (ii) eta (iv)
Erreferentzia 320-001
Eskualdea[I] Europa eta Ipar Amerika
Izen-ematea 1984 (VIII. bilkura)
BCIN 58-MH
BIC RI-51-0003818
http://www.parkguell.es/ www.parkguell.es
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Güell parkea (katalanez Parc Güell, izen originala Park Güell den arren), Bartzelonako iparraldean kokatutako parkea da, Turó del Carmel mendixkapean, hain zuzen ere. Parke honen berezitasunik aipagarriena bere elementu arktektoniko koloretsuak eta ausartak dira. Antoni Gaudí arkitekto katalanak eraiki zuen, modernismo katalanaren pertsonaiarik nabarmenena izan zena. 1900 eta 1914 urteen artean eraikitakoa, 1926.urtean inauguratu zen parke publiko gisa.

Parkea 17,18 hektareako azalera du (0,17 kilometro koadro). Diseinua eta estiloa argi eta garbi Gaudirenak dira, parkearen edozein txokotan ikusgarri direnak. Edozein motatako formak eta itxurak daude parkean: izurtuak, karratuak, biribilak, geometrikoak, zuhaitz itxurako zutabeak, guzti-guztiak kolore biziz lagunduta. Hiriaren erdialdetik urrun eta mendixka baten gainean, parkea izugarri baketsua da.

Naturarekin integrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antoni Gaudik kontuan hartu zituen lorategi-hiri ingelesak hasierako Parc Güell horren zirriborroak egiteko. Natura eta parkea batera uztartzea zen Gaudíren helburu nagusietakoa. Horren erakusgarri dira, esaterako, harriz eraikitako zutabeak, baita enbor, estalaktita eta kobazulo itxurako zutabeak ere. Angelu zuzenak ez dira inon ere azaltzen.

Plaza nagusia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"El Drac" edo "Herensugea", Güell parkearen ikur nagusia.

Parkearen gune nagusia tamaina handiko plaza huts batek osatzen du. Plaza honen ertzek suge itxurako banku luze bat osatzen dute, 50 metro luze. Zeramika eta kristalezko pieza txikiz dago osatua, eta Josep Maria Jujol Gaudiren kolaboratzailearen lana dira. Horretarako, arkitektoaren teknikarik gogokoena erabili zen, trencadís deiturikoa. Plano originalaren arabera, plaza nagusiak antzerki greziar bat izan behar zuen.

Plaza pabimentatu gabe dago, euri-ur guztia erraz batu eta kanalizatu ahal izateko. Jasotako ur guztia plazaren azpian dauden zutabeetatik iragazten da, lurazpiko gordailu baten biltzeko. Gordailuak behar baino ur gehiago badu, soberan dagoen ur guztia parkearen sarreran dagoen uhandretik kanporatzen da.

Gela hipostiloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Ehun Zutabeen Aretoa»

Gela Hipostiloa edo Ehun Zutabeen Aretoak eusten du plaza nagusia. Aipatutako gela 86 zutabek osatzen dute, eta estalagmita erraldoiez osatutako kobazuloa dirudi. Sabaian lau dekorazio-pieza zirkular daude, lau urtaroen irudi. Hasieran, gela hau Gaudi sortuko zuen urbanizaziorako merkatua izango zen.

Sarrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Güell Parkea urteko egun guztietan bisita daiteke, bertara metroz hurbilduta, geltokiak parketik urrun dauden arren. Vallcarca geltokia erabilita, eskailera mekaniko batzuk erabil daitezke aldapa arintzeko. Horrez gain, bus urbano eta turistikoak daude hiriko gune turistiko guztietara joateko.

1984an, UNESCOk Gizateriaren Ondare deklaratu zuen Güell parkea. 1969tik Monumentu historiko-artistikoa zen.

Parkearen elementu arkitektonikoak

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Güell parkea Aldatu lotura Wikidatan