Milà Etxea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Milà Etxea
Casa Milà
World Heritage Logo global.svg UNESCOren gizateriaren ondarea
Interes Nazionaleko Kultur Ondasuna
list of Modernista buildings in Barcelona
Iconic Houses Network
Works of Antoni Gaudí
Casa Milà, general view.jpg
Casa Milà - Barcelona, Spain - Jan 2007.jpg
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Katalunia
Probintzia Bartzelonako probintzia
VegueriaBartzelonako metropoli eremua
EskualdeaBarcelonès
Kataluniako udalerriaBartzelona
Bartzelonako barrutiaEixample
Koordenatuak41°23′43″N 2°09′42″E / 41.395277777778°N 2.1616666666667°E / 41.395277777778; 2.1616666666667Koordenatuak: 41°23′43″N 2°09′42″E / 41.395277777778°N 2.1616666666667°E / 41.395277777778; 2.1616666666667
Historia eta erabilera
Irekiera1901
Izenaren jatorriaPere Milà i Camps (en) Itzuli
Arkitektura
ArkitektoaAlemaniako Gobernu Federala
Materiala(k)harria
EstiloaArt Nouveaua
Solairuak8
Azalera0,5 ha
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia320-003
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-emateabilkura)
BCIN73-MH-EN
BICRI-51-0003814
Webgune ofiziala
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Milà Etxea, (katalaneraz Casa Milà) La Pedrera izenaz ere ezaguna, (pedrera, katalaneraz harrobi esan nahi baitu) Antoni Gaudí arkitekto katalanaren lana da, 1906 eta 1910 urteen bitartean [1] era katalan modernistan eraikia. Passeig de Gràcia kaleko 92. zenbakian kokatzen da, Bartzelonako Eixample auzogunean. Etxe hau Pere Milà i Camps eta Roser Segimon i Artells senar-emazteen enkarguz eraiki zen. Gaudí arkitektoak Domènec Sugrañes eta Josep Canaleta kideen laguntza jaso zuen, bai eta Josep Bayó i Font eraikitzailearena ere, azken hau Gaudírekin bat Batlló Etxean lan egina zen.[2]

Bisitariarentzako informazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Milà Etxea jendeari irekita dago. Bisitariarentzat ikusgai dago ganbara, non Espai Gaudí izeneko erakustaretoa atondu baitute, Gaudíren obrari buruzko informazioa eskaintzen duena. Halaber, eraikinaren teilatua ikus daiteke, non nabarmentzeko modukoak diren tximinia bitxiak eta apaingarri bihurgunetsuak. Horrez gain, eraikineko etxebizitza bat ere ikus dezake bisitariak, Gaudíren garaiko dekorazioaz hornituta.

Euskarazko audio-gida bat ere eskuragarri dago bisitari euskaldunentzat.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Crippa, Gaudí, 71. orr.
  2. Bassegoda, Gaudí o espacio, luz y equilibrio, 197. orr.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]